BIZKAIKO FORU AGIRITEGI HISTORIKOA

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoaren (BFAH) helburua da Bizkaiko dokumentazio historiko guztia gordetzea, zaintzea eta jendearen eskura jartzea, dokumentazio horren jatorria eta euskarria edozein direla ere; helburu hori lortzeko muga bakarra da Legeak dokumentu historikoetarako eta haien kontsulta publikorako ezarritakoa.

Agiritegia 1990. urtean eratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beraren funtsak bilduta; garai hartan, Gernikako Batzar Etxean, Bizkaiko Aldundiaren Agiritegian eta Aldundiaren beraren bulegoetan zeuden funts horiek. Ondoren, beste funts batzuk gehitu dira: Bizkaiko korrejidorearen, haren tenienteen eta XX. mendearen aurreko beste erakunde judizial batzuen funts judizialak, hitzarmen bidez sartzea erabaki duten lurralde historikoko udalen funtsak, sakabanaturik zeuden notario-protokolo batzuk, jatorriz Bizkaian zeuden hainbat erakunde eta enpresaren materialak eta Bizkaiko familia batzuen agiritegi batzuk.

BIZKAIKO AGIRITEGI HISTORIKO PROBINTZIALA

Informazioa ikusi Bizkaiko Agiritegi Historiko Probintziala

Agiritegiaren datuak

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoak honako zenbaki hauek ditu katalogatutako eta digitalizatutako fitxategiei dagokienez.

  • Katalogatutako dokumentuak, guztira

    1.276.956

  • Digitalizatuko dokumentuak, guztira

    118.250

  • Irudiak, guztira

    2.554.576

Agiritegiaren egitura

Informazioa

  • ORDUTEGIA

    • Negua
      • Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 20:30etara.
      • Larunbata: 09:00etatik 13.00etara.
    • Uda

      Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 19:30etara.

  • OHARRAK

    • Aretoaren itxiera baino 15 minutu lehenago dokumentazioa eman eta irten beharko da.
    • Dokumentazio eskaera orduak:
      • 09:00etatik 14.00etara eta 15:00etatik 19.30etara (Neguan)
      • 09:00etatik 13.00etara eta 14:00etatik 18.30etara (Udan)
      • 09:00etatik 12:00etara (Larunbatak neguko ordutegian)
  • ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA:

    • Neguan (Urtarrilaren 1etik ekainaren 10era eta irailaren 13tik abenduaren 31ra, biak barne)
      • Astelehenetik Ostiralera: 09.00etatik 20:30etara.
      • Larunbata: 09:00etatik 13.00etara.
    • Neguko ordutegian BFAHa itxita egongo den egunak:
      • Urtarrilaren 6an
      • Apirilaren 6, 7 eta 10an
      • Maiatzaren 1an
      • Uztailaren 25an
      • Irailaren 6an
      • Urriaren12an
      • Azaroaren 1an eta 2an
      • Abenduaren 6, 8, eta 25an
    • Neguko ordutegian BFAHa itxita egongo den larunbatak:
      • Urtarrilaren 6an
      • Martxoaren 23 eta 30an
      • Apirilaren 6
      • Irailaren 8,15 eta 21an
      • Urriaren 12an
      • Azaroaren 2
      • Abenduaren 7, 21 eta 28an
    • UDAN (Ekainaren 10tik irailaren 13ra, biak barne)
      • Astelehenetik Ostiralera: 09:00etatik 19:30etara.
      • Itxita
        • Uztailak 25 eta 31an
        • Abuztuak 15 eta 23an
    • ASTE NAGUSIA (Bertako jaia):

      2024ko abuztuaren 19, 20, 22 eta 23an zabalik goizez bakarrik.

    • OHARRA: 2024an BFAH hurrengo larunbatetan irekita egongo da
      • Urtarrilak 13, 20 eta 27
      • Otsailak 3, 10 ,17 eta 24
      • Martxoak 2, 9 eta 16
      • Apirilak 13, 20 eta 27
      • Maiatzak 1
      • Ekainak 1
      • Irailak 28
      • Urriaren 5, 19 eta 30
      • Azaroak 9, 16, 23 eta 30
      • Abenduak 14
  • Sarrera: BIZKAIKO FORU AGIRITEGI HISTORIKOA (AHFB) sartzeko nortasun agiria edo balio bereko agiriren bat besterik ez da behar.
  • Agiriei buruzko informazioa: Jende orori eta erakundeei zuzendurik dago. Agiritegari buruzko informazioa (fondoak, tresna deskribatzaileak, eta abar) eskaintzen dugu eta zentrora etortzen diren pertsonei edo telefonoz, eskutitzez nahiz Internet bidez kontsultak egiten dituztenei ikerketa lanetan laguntzen diegu.
  • Kopiak
  • Ezin da erabili irudi grabatzailerik, argazki kamerarik, telefono mugikorrik, escanerrik Bizkaiko Foru Agiritegiko arduradunen baimenik gabe.

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa (BFAH)

MarĆ­a DĆ­az de Haroko kalea, 11 48013 BILBAO (BIZKAIA)

Autobusa
  • BIZKAIBUS: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora (BFAH A3340, A3151, A3247 (aireportua), A3 (Kale Nagusia 79 geltokia)
  • BILBOBUS: Las lĆ­neas de autobĆŗs que acercan al Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora (BFAH) son las nĆŗmero 26, 58, 62, A3, (parada Gran VĆ­a 62)
  • TERMIBUS: La principal estaciĆ³n de autobuses de Bilbao es la de TermibĆŗs, junto a la estaciĆ³n intermodal de San MamĆ©s. Se puede acceder a TermibĆŗs mediante la parada de San MamĆ©s de Metro Bilbao, del TranvĆ­a de Bilbao (EuskoTran) y de las lĆ­neas de CercanĆ­as de Renfe.
Autoa

Nondik: Santander (A8) / Nondik: Donostia, Gasteiz edo IruƱea (A68 eta A8): Hiria inguratzen duen autopistatik hartu ezazu Bilbo Jesusen Bihotza sarrera. Sarbidean, Sabino Arana etorbidearen amaieran eta Jesusen Bihotza plazara iritsita eskumara jo Kale Nagusitik. Kale Nagusian eskumara bira egin Marƭa Dƭaz de Haro kalea sartu. Kale horretako 11. zenbakian kokatua dago.

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoak (BFAH) ez du berezko aparkalekurik bisitarientzat. Halere, inguruan badira erabil daitezkeen udal aparkaleku-plazak (parkimetro bidez ordainduta), edo Indautxu plazako eta Euskalduna Jauregiko gertuko aparkalekuak:

  • Euskalduna Jauregiko aparkalekuan ibilgailua uzteko: Sabino Arana etorbidetik jarraitu behar duzu aparkalekuaren seinalizazioa topatzen duzun arte.
  • Indautxu plazako aparkalekuan ibilgailua uzteko: Juan Garai kaletik zoaz Zabalburu plazan eskuinaldera Santimami Zumarkalea hartzeko. Indautxu plazara iritsiko zara eta plaza inguratu beharko duzu aparkalekuan sartzeko.
Metroa

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) Metro geltoki hurbilenak: Indautxu (Areilza irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana irteera).

Tranbia

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) tranbia geltoki hurbilenak:Euskalduna eta Sabino Arana.

Trena

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoarekin (BFAH) aldiriko trenen geltoki hurbilenak: Autonomia (Maria Diaz Haroko kaleko irteera) eta San Mames geltokia (Sabino Arana Luis BriƱas kaleko irteera).

Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa (BFAH)

MarĆ­a DĆ­az de Haroko kalea, 11 48013 BILBO (Bizkaia)

Agiritegiko nabarmenduak

Foru Agiritegian gordeta dagoena bezalako funtsen multzo bat iraganerako leiho irekia da. Dokumentu isolatu bat banaka azter daiteke eta egoera bat, arazo bat edo gure historiaren une jakin batean horri emandako irtenbide bat erakuts diezaguke. Eta dokumentu multzo bat aztertzean, ikuspegi hori zabaldu egiten da, eta izateko, pentsatzeko edo bizitzeko era bat ulertarazi diezaguke.

Fitxategiaren transkripzioak

Fitxategiaren transkripzioak

Gaur egun, Kantauri ekialdeko Erdi Aroko dokumentazioaren zati bat formatu digitalean transkribatuta eta editatuta eduki dezakegu. Transkribatutako dokumentuak bost artxibotatik eta horien onlineko baliabideetatik datoz: estatuko artxiboak (Simancaseko Artxiboa, Valladolideko chancilleria, Artxibo Historiko Nazionala, Nobleziaren Artxiboa eta abar), euskal aldundietako artxiboak (Bizkaiko Foru Artxibo Historikoa, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Artxibo Probintziala), udal artxiboak, Sancho el Sabio Fundazioak eskura ditzakeen artxibo partikularrak eta Eusko Jaurlaritzak egindako digitalizazioak.

Fitxategiaren transkripzioak