UDALEKUAK 2023

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den programa bat da; 2010etik 2016ra jaiotako hiru lurraldeetako umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Parte-hartzaileak erroldatuta dauden lurralde historikoari dagokion foru aldundian inskribatu beharko dira.

Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

BI HIZKUNTZA-EREDUEN ARTEAN AUKERATU DAITEKE:

Euskara: parte-hartzaileak beren taldekide zein monitoreekin euskaraz arituko dira. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte-hartzaileek erabiliko duten hizkuntza

Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

PLAZA KOPURUAREN %5A DESGAITASUNA EDO ETA MENDEKOTASUN-GRADUA DUTENENTZAT GORDETZEN DA.

KONTAKTU TELEFONOA

946 083 360

Informazio orokorra

  1. Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira, beraz elkarbizitza eta lankidetzako arau batzuk dituzte. Parte-hartzaileren batek arau horiek behin eta berriz beteko ez balitu, etxera bidali ahal izango litzateke. Etxerako itzulia guraso edo tutoren kargura izango litzateke.
  2. Parte-hartzaileek izen ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen ahaleginduko gara beti.
  3. 2012tik 2016ra jaiotako umeak sexu bereizketarik egin gabe banatuko dira logeletan. Aldiz 2010 eta 2011n jaiotako umeak sexuaren arabera bereizita banatuko dira logeletan baldin eta instalazioak horretarako aukera ematen badu.
  4. Bisitak ez daude baimenduta, udalekuaren dinamika ez apurtzeko.
  5. Antolatzaileek parte-hartzaileei gomendatzen diete sakelako telefonorik, erloju adimendurik, musika-erreproduzigailurik (mp3, mp4...), argazki-kamerarik edo beste gailu elektronikorik ez eramatea. Halakoren bat eramanez gero, ezin izango da erabili jardueraren garapena ez oztopatzeko.
  6. Haurrek arropa guztia bere izen deiturekin edo horien inizialekin markatuta eraman beharko dute.
  7. Kuotak gastu guztiak barne hartzen dituenez, erakundeak aholkatzen du dirurik ez eramatea.
  8. Plaza eskuratu eta kuota ordaindu ondoren ez da aipatutako zenbatekoa itzuliko ez bada ondo frogatutako arrazoia dagoela Kultura Zuzendaritza Nagusiak ezarriko duen irizpidearen arabera, eta beti ere, gorabehera hori behar besteko aurrerapenez jakinarazten dela. Eskolan emaitza txarrak lortzea ez da dirua itzultzeko arrazoitzat hartuko.
  9. Kultura Zuzendaritza Nagusiak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.

Data, prezio eta tokiaren izena

Plaza tokatuz gero, kuotaren hobaria izango dute honako hauek betetzen dituzten eskatzaileek: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familietakoak zein Familia Ugarikoak izatea.

Data Prezio Tokiaren Izena
7 eguneko txandak 135€ Leku guztiak

Izen-emateak prozesua

  • Izena emateko epeak

    Izena emateko epea martxoaren 20tik martxoaren 29ko 13.30era arte izango da

  • Nola egingo dut eskabidea?

  • Taldekako Eskabidea

    Zer egin behar dut zozketara taldean joan daitezen?

    Lehenengo eskaera egitean zozketarako lotura-kode bat sortuko da, eta taldea osatzeko adingabearen ama/aita edo tutoreekin partekatu beharko duzu:

    • Orokorrean, hiru eskaera egin ahal izango dira, gehienez ere. Informazio gehiagoorokorra txanda
    • Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen txandan, bi eskaera. Informazio gehiagoDesgaitasuna edo mendekotasuna txanda
  • BFA-K Zure Ordez Egingo du

    Administrazio-izapideen prozedura sinplifikatu dugu; ez dira behar dagoeneko gurean ditugun edo beste administrazio publiko batzuetan dituzten dokumentu gehiago. Ahaztu zaitez familia-liburuaz, errolda-ziurtagiriaz… Horretarako, honako hau baino ez duzu egin beharko: datuak aurrez kargatzeko baimena eman eta ez egon beste administrazioekin harremanetan jartzearen aurka.

  • Eskabidea Egiteko Laguntza

    Izen emoteari buruzko argibide gehiago izateko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki hauetan aurki dezakezu.

  • Erregistratutako eskabideen zerrenda

    pdfErregistratutako eskabideen zerrenda (pdf 429 KB)

  • Erreklamazio Prozesua

    Eskaera epe barruan aurkeztu duten baina zerrenda horretan ez dauden pertsonek apirilaren 11ra arteko epea izango dute erreklamazioa egoitza elektronikoan aurkezteko.

    1. Espediente-zenbakia edukiz gero, espedientetik bertatik egingo da erreklamazioa; horretarako, espedientean sartu eta «Beste jarduketa elektroniko batzuk» aukeran «Dokumentazioaren ekarpenaren aurkezpena» dioena erabili behar da.

      Eskaera baten espediente-zenbakira sartzeko:

      • Joan egoitza elektronikora.
      • Aukeratu Nire Izapideak - Nire espedienteak - ORDEZKARI MODUAN (espediente-zenbakia bigarren zutabean agertzen da).
    2. Espediente-zenbakia eduki ezean, erregistro-zenbakiarekin (adib.: G882022000*****E) egin daiteke erreklamazioa, bide erabiliz HERRITARRENTZAKO ARRETA - LINEAKOA - Kontsultak, kexak, iradokizunak eta komunikazioak
  • Zelan jakin plaza tokatu zaidan

    • Apirilaren 26an, zozketa publiko bidez eta notarioaren aurrean, zehaztu egingo da udalekuen plazak esleitzeko erabiliko den zerrendaren hurrenkera.
    • Udalekuak 2023 espedientean sartu behar duzu Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoan. Lehenengo eta behin, identifikatzeko eskatuko dizute (Bak, BakQ, ziurtagiri elektronikoa). 1. Pausoa 1.Pausoa Deskribapena

      2. Pausoa : Ordezkari moduan jardutea aukeratu, eta adingabea hautatu behar duzu “ahalorde-emailea” zabalgarrian.

    • “Ordezkari moduan” jardutea aukeratu, eta adingabea hautatu behar duzu “ahalorde-emailea” zabalgarrian. 2. Pausoa 2. Pausoa Deskribapena

      1.Pausoa:Udalekuak 2023 espedientean sartu behar duzu, Bizkaiko Foru Aldundiko egoitza elektronikoan.Lehenengo eta behin, identifikatzeko eskatuko dizute (Bak, BakQ, ziurtagiri elektronikoa).

    • Espedienteen zerrendan, lerroaren gainean klik eginda, Udalekuak 2023 espedientean sartuko zara.
    • Espedientearen xehetasunaren barruan, irakurtzeko komunikazioa egongo da.
  • Erreserba formalizatzeko PAUSOAK

  • Oharrak

    • Plaza tokatuz gero, kuotaren hobaria izango dute honako hauek betetzen dituzten eskatzaileek: Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta/edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten familietakoak zein familia ugarikoak izatea.
    • Umeak jasotzeko ezinbestekoa da JASOTZE TXARTELA aurkeztea.

Txandak eta Instalazioak

Kargatzen...