2022 Sozietateen laguntza programa

OHARRAK

1.2 Bertsioarekiko aldaketak:

220 ereduei dagozkien aitorpenetan, aurreko ekitaldiko aitorpen bat oinarri hartuta egiten denean, kreditu fiskal bat enpresa berregituratzeko eragiketa batetik zetorrela adierazten duen marka berreskuratzen da, jatorri-aitorpenean hala adierazi zen kasuetan.

1.1 Bertsioarekiko aldaketak:

  • % 35eko muga duten kenkarien aplikazio automatikoaren markaren hautaketa aldatzen da, % 50eko muga duten kenkarien aplikazio automatikoari lotuta egon ez dadin.
  • Aukera ematen da talde fiscal bateko erakundeek zerga-oinarriaren murrizketa bat kontsignatu ahal izateko, ekitaldiko mozkinak berdintzeko erreserba bereziaren zuzkiduragatik, nahiz eta dagokion erreserba egin ez, taldeko beste erakunde batek hornitu duelako.

1.0 Bertsioarekiko aldaketak:

Zuzendu egin da erreserben aplikazio muga 51, 52 eta 53 art.

Programa

  • Programaren datuak:
    • Bertsioa: 1.3
    • Data: 2023/07/18
    • Instalazioa: 287,18 MB
  • Aktualizazioa

    Aurreko bertsioa instalaturik baduzu, egunera ezazu modulu honen bitartez:
    Aplikazio eguneratzailea deskarga (17,67 MB)

  • Deskarga bakarra:

    BFA20022.exe (30,74 MB)

Gutxienezko eskakizunak

  • Pentium III 950 Mhz-ko PC edo bateragarria, edo gorakoa.
  • Disko gogorrean hutsik eduki behar den lekua gutxienez 100 MB-koa.
  • RAM memoria 512 MB-koa.
  • Windows 7 edo berriagoa ingurune grafikoa.
  • Laser edo injekziozko inprimagailua.

Kargatu

Kargatu "BFA20022.exe" fitxategia direktorio berri eta huts batean.

OHARRAK

Kontuz: egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorrela adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu fitxategia.

Instalazio

  • Itxi zabalik dituzun programa guztiak.
  • Windows-eko esploratzailean zaudela, klikatu bi aldiz "BFA20022.exe" fitxategian deskargatu egin den direktorioaren barruan.
  • Sakatu Ados.
  • Besterik esan ezean, programa C:\BFA\Mod_200\2022 direktorioan instalatuko da.

Instalazioa sarean

Egizu aurrean esan bezala, baina disko gogorraren unitatea (C:\) barik adierazi sarearen unitatea; horretarako, pantailan programa berez instalatuko den direktorioa azaltzen denean, ALDATU botoia sakatu behar duzu eta gero sarearen bidea adierazi (ad.: H:\BFA\Ys00).

OHARRAK

Adi: Programa exekutatuko den postu bakoitzean liburutegi jakin batzuk behar dira eta ezer baino lehen den-denetan instalatu behar dira. Postuetan programa exekutagarria ez kargatzeko, instalazio guztietan sareko unitatean direktorio bera jarriko da.

Instalazioa Windows7n

Instalazioa Windows7 ekipo batean egin behar bada, egiaztatu Erabiltzaile-kontrolaren barra desgaituta dagoela. Horretarako, joan Hasiera botoira, hautatu Kontrol-panela eta gero Erabiltzaile-kontuak. Jarraian, sakatu "Erabiltzaile-kontrolaren konfigurazioa aldatu" aukeran, eta egiaztatu ezkerrean dagoen barra behean dagoela.

Instalazioa Windows8n

Instalazioa Windows8 ekipo batean egin behar bada, "Administratzaile gisa exekutatu" modua exekutatu behar da beti. Horretarako, kokatu "Laguntza programa" ikonoaren gainean, eta sakatu saguaren eskuineko botoia eta "Administratzaile gisa exekutatu" aukera.

Arazoak instalazioa

  • Instalazio-programa abiarazten saiatu eta mezu bat agertzen bada esanez gatazka sortu dela beste aplikazio batzuekin, berrabiarazi ekipoa eta saiatu berriro. Hala eta guztiz ere arazoak bere horretan segitzen badu, berrabiarazi ordenagailua modu seguruan; horretarako F8 sakatu behar duzu Windows 7 edo berriagoa ekipoa abiatzen ari denean; gero, saiatu instalatzen berriz ere.
  • Instalatzeko prozeduran .dll fitxategi batekin bertsioen gatzak bat agertzen bada, aurreko bertsioa gordetzea gomendatzen da.