OHZ/EJZ Ordainagiriak

Ondasun higiezinen gaineko zergari eta jarduera ekonomikoen gaineko zergei buruzko informazioa.

Ordainagirien kontsulta

  • OHZ Ordainagiria

    OHZ Ordainagiriaren kontsulta

    OHZ Ordainagiria
    Argibide gehiago: OHZ Ordainagiria
  • EJZ Ordainagiria

    EJZ Ordainagiriaren kontsulta

    EJZ Ordainagiria

Ordaintzeko epeak eta moduak

  • Foru Aldundiak OHZ/EJZ kudeatzen duen udalerrietan zerga ordaintzeko epea irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.

    • Banketxe batean helbideratutako ordainagiriei dagokienez, borondateko aldiaren azken egunean egiten da ordainketaren kargua, hau da, urriaren 10ean edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
    • Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, berriz, banketxe laguntzaile batera joan behar da, ezarritako epearen barruan, eta ordainketa-gutuna eraman ordaina egiteko.

    Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: %5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.

    Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera.

    Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu:

    • Aurrez aurre, Bilboko Ogasunaren bulegoan, bulego deszentralizatuetan eta kutxa eta bankuetan.
    • SEDE Elektronikoaren bidez, izapidean OHZ/EJZ ordainagirien kontsultak eta helbideratzeak. Horretarako, identifikazio elektroniko aitortua izan behar duzu.
    • Zerga-eskaera baten bidez, gaitutako erregistroetan aurkeztuta edo telematikoki erregistratuta L 20 ereduaren bidez.
    • OHZren kasuan, honako hauek ere helbidera daitezke:

      Telefonoz: 946 125 500

    • OHZ helbideratzeko, datu hauek eman beharko dira:
      • Etxebizitzaren zenbaki finkoa.
      • Higiezinaren helbidea.
      • Titularra den pertsonaren NANa.
      • Helbideratze-kontuaren zenbakia eta titulartasunaren egiaztagiria edo adostasuna.

    Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokion Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: Barakaldo, BASAURI, BILBAO, DURANGO, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA eta OHZren kasuan, gainera, GETXO eta LEIOA).

  • Helbideratzeko kontuen aldaketak egiteko epea 2024ko irailaren 24an amaituko da.

Ondasun higiezinak

Arautegia