Bizkaia dagoeneko klima-aldaketaren ondorio pean

Gizarte guztia da arazoaren eta konponbidearen zati bat

Bizkaia klimaren alde ekiten

DATU AIPAGARRIAK

415 ppm CO2

Industria-iraultza hasi zenetik (1850. urtea) atmosferan karbono dioxidoaren edo CO2-ren kontzentrazioak gora egin du % 50 baino gehiago.

1,1 °C

Batez besteko tenperatura globala igo da, atmosferan berotegi-efektuko gas gehiago baitago.

20 cm

HAU DA 1900 URTEAZ GERO BEROTZE GLOBALAREN ONDORIOZ, ITSAS MAILA BATEZ BESTE NORAINO IGO DEN. GURE KOSTALDEAN ITSASOA URTERO 3 MILIMETRO IGOTZEN ARI DA.

Zer da klima-aldaketa? Eta zer eragin du guregan?

Klima-aldakuntza naturalaren aldean, klima-aldaketa giza jardueraren emaitza da. Pertsonentzat eta Lurraren bioaniztasunerako mehatxurik handienetarikoa da.

Giza jatorriko gasak, besteak beste, atmosferako karbono dioxidoaren (CO2) eta metanoaren (CH4) mailak gehitzen ari dira. Horiek berotegi-efektuko gas (BEG) batzuk dira, eta berotze globalean eragiten dute.

Dagoeneko pairatzen ari gara haren ondorioak: bero-boladak, uholde-euriteak eta uholdeak edo itsas ekaitzak. Horregatik, Euskadin klima-larrialdia deklaratu da.

Informazio gehiago klima-aldaketari buruz

Klimaren aldeko ekintza Bizkaian

Klima-aldaketaren abiadura moteltzea erronka bat da planetarako, baita Bizkairako ere. Klimaren alde jardunez gero, oinarriak ipiniko ditugu karbonoa igortzearen ikuspegitik gizarte eta ekonomia neutrorantz. Eta prestatzen ari gara klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko. Era berean, aukera berriak dituen mundua, pertsona ororentzat osasungarriagoa eta seguruagoa, eraikitzeko unea da. Hemen dituzu ekintzarako zenbait proposamen.

Informazio gehiago Bizkaian klimaren aldeko ekintzari buruz

Acción por el clima en Bizkaia

Klima-aldaketaren abiadura moteltzea erronka bat da planetarako, baita Bizkairako ere. Klimaren alde jardunez gero, oinarriak ipiniko ditugu karbonoa igortzearen ikuspegitik gizarte eta ekonomia neutrorantz. Eta prestatzen ari gara klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko. Era berean, aukera berriak dituen mundua, pertsona ororentzat osasungarriagoa eta seguruagoa, eraikitzeko parada da. Hemen dituzu ekintzarako zenbait proposamen.

Jasangarritasun Energetikoa

Funtsezkoa da Herri Administrazioen ekintza eredugarria karbono neutraltasuneranzko trantsizio energetikoan. Helburua "emisiorik gabeko" administrazioa da. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak erabateko konpromisoa du 4/2019 Legea eta hura garatzeko araudia betetzeko, baita beste neurri gehigarri batzuk hartzeko ere, jasangarritasun energetikoko helburuak lortzen eta karbono aztarna murrizten laguntzeko. Atal honetan, egindako urratsak aurkezten dira.

Informazio gehiago Bizkaian klimaren aldeko ekintzari buruz

Jasangarritasun Energetikoa

Funtsezkoa da Herri Administrazioen ekintza eredugarria karbono neutraltasuneranzko trantsizio energetikoan. Helburua "emisiorik gabeko" administrazioa da. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiak erabateko konpromisoa du 4/2019 Legea eta hura garatzeko araudia betetzeko, baita beste neurri gehigarri batzuk hartzeko ere, jasangarritasun energetikoko helburuak lortzen eta karbono aztarna murrizten laguntzeko. Atal honetan, egindako urratsak aurkezten dira.

Ingurumen-heziketa

Ikasi, jakitun izan eta jarduteko nahitaezkoa da ezagutzea. Ildo horri eutsiz, egindako jarduerekin ezagutza eskuratzen da. Eskolako haur eta nerabeetatik hasita lanbide heziketako eta unibertsitateko gazteetara.

Ekintza konprometiturako gaitzea ondasun kolektiboa da egokituz eta konponbide berriak proposatuz joan behar duen gizartean.

Klima-aldaketaren erronka hobe ezagutu eta partaidetza eraginkorretik aurre egin ahal izateko, pertsona ororen esku dauden baliabideak eta jarduerak eskaintzen dizkizugu.

Informazio gehiago ingurumen-heziketari buruz

Etorkizunera begira

Agenda

Informa zaitez Bizkaian klimaren aldeko ekintzaren gainean egindako azken berrikuntza eta jarduketez.

Ikusi gertaera guztiak