KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2025ko Maiatzaren 21a -2025ko Maiatzaren 21a

FUTBOLA

2025eko UEFA Champions Leagueren Finala: Tottenham VS Manchester United

UEFA Europa Leagueak 2024/2025 San Mames-en, Bilbon, ospatuko du bere finala 2025eko maiatzaren 21ean, 21:00etan. Finalean TTottenham eta Manchester United taldeak izango dira.

UEFAko kluben gizonezkoen hurrengo hiru finaletarako sarreren salmenta UEFA.com/tickets bidez bakarrik hasi da eta apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.

Aurreko urteetan bezala, sarrera gehienak talde parte-hartzaileetako zaleei eta publiko orokorrari emango zaizkiePubliko orokorrarentzako sarrerak ez dira eskaera-ordenaren arabera salduko, baizik eta zozketa baten bidez. Zozketa hori eskaera-aldia amaitutakoan egingo da.

Guztira 49.600 sarreratik 41.000 sarrera daude zuzenean eskuragarri, zaleek eta publiko orokorrak eros ditzaten. Finalera iristen diren bi taldeek 15.000 sarrera ere jaso ahal izango dituzte, eta gainerako sarrerak mundu osoko zaleei jarriko zaizkie zuzenean salgai, UEFA.com/tickets bidez. Eskatzaile bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu esleitutako prezioaren kategorian.

Sarreren prezioak:

  • Fans First (taldeen jarraitzaileentzat erreserbatuta): 40 euro
  • 3. kategoria: 65 euro
  • 2. kategoria: 160 euro
  • 1. kategoria: 240 euro

Desgaitasuna duten ikusleentzako irisgarritasun-sarrerek 40 euro balio dute. Sarrera guztiek 'Fans First' prezioa dute eta sarrera doakoa da lagun batentzat.

San Mamesen jokatuko den 2025eko Europa Ligako finalerako "Official Hospitality" sarrerak salgai daude.

"Official Hospitality" kategoriaren barruan bi sarrera-mota daude:

  1. Skybox packages: Private Skybox Platinum y Private Skybox Gold

  2. Lounge packages: PrestigeThe Club eta Sports Bar

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Itzuli