2023ko Urriaren 21a -2023ko Urriaren 21a

KALISTENIA

2023ko Kalisteniako Masterclass saioak: Zierbena 

Urriaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak kalisteniako masterclass saio bat antolatuko du Zierbenan. Masterclass hau Kalistenia praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta kalisteniako masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Oinarrizko egokitzapen fisikoa (10:30 -12:30): Oraindik Kalistenia praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera (oinarrizko mugimendu-ereduak, indar-mailaren testa, ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera eta oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat).
  • Hobekuntza kalistenian (12:30 - 14:00): Kalistenian denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hori izango da zure aukera (Bizkaiko erreferenteen erakustaldia, kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua, puntu ahulen entrenamendua eta lesioen prebentzioa).

Itzuli