KIROL KUDEAKETA ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK

Zure udalerriko kirol zinegotzia bazara, webgune hau ezagutu behar duzu

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak webgune hau sortu du zuretzat, lan profesionala zure udalerrian kirola kudeatzen egiten duzulako. Gure ustez interesgarriak izan daitezkeen eta zure lanean laguntzen dizuten baliabideak eskaintzen dizkizugu.

Kirolak webguneko leiho honek hiru atal ditu:

  1. Prestakuntza: kirol-sektoreko hainbat argitalpen eta ikerketa aurkituko dituzu bertan, zure udalerriko kirol-kudeaketan eguneroko zereginean lagunduko dizuten gakoak eta kirol-klubak sortzeko eta kudeatzeko gida gisa izateko asmoarekin sortutako doako online ikastaroa.

  2. Kirol-direktorioa: horren bidez, Bizkaiko udalerrietako kirol-arduradunei buruzko informazio guztia, federazioen eta Bizkaiko kirol-erakunde eta -entitateen kontaktuak biltzen dituen dokumentua eskuratu ahal izango duzu.

  3. Kirol-instalazioak: atal honek udalerriaren edo espazio-motaren araberako instalazioen bilatzailera sartzeko aukera ematen dizu, eta zure udalerriko instalazio guztiak sortzeko, aldatzeko, argazkiak eransteko, kokapena gehitzeko... aukera ere ematen dizu.

Lagungarri gerta dakizukeen informazio guztia hemen dago: www.bizkaia.eus/kirolak/kirol-zinegotzigoren-baliabideak

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA