2025ko Martxoaren 10a

Zure Taldekoak Gara: Kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, Emakunderen laguntzarekin, kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua aurkeztu dute. "Zure taldekoak gara" goiburua erabilita, aipatutako problematika ekiditeko biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei laguntza ematea du xede.

Nazioarte mailan egindako azken ikerketek aditzera eman dutenez, kirol arloan sexu jazarpena %3 eta %52 bitartekoa da herrialdearen eta erabilitako metodología eta definizioen arabera. Edozein kirolarik sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenekin lotutako egoerei aurre egiteko beharra eduki dezake, baina gehienetan neskatoak eta emakumeak, nazioarte mailan lehiatzen diren gazteak, LGTB taldearen barruan dauden atletak eta aniztasun funtzionala duten kirolariak izaten dira biktimak. Horiez gain, beste estamentu batzuetako emakumeek ere paira ditzazkete horrelako egoerak, esaterako entrenatzaileek, epaileek, teknikariek, zuzendariek eta sektoreko beste profesionalek.

Argazkia eta albiste osoa www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA