Zabalik dago Eskola-kiroleko begirale laguntzaile izateko ikastaro ofizialean izena emateko epea

Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala (14. deialdia). 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaroa da (online), eta lehen sorospenei, portaera-oinarriei, jarduera fisiko eta kirol egokituari eta kirol-antolaketari buruzko edukiak biltzen ditu.

Hartzaileak:

  • Prestakuntza ofizial gabeko eskola-kiroleko teknikariak.
  • Kiroleko lanbide-heziketa hasteko interesa duten pertsonak.

Ikastaroaren hasiera (online):

Otsailaren 13an, asteartea.

Sarrera-probak egiteko eguna, ordua eta lekua:

Otsailaren 8an, osteguna.

Kirol Etxea (Bilbo).

Izena emateko epea:

Urtarrilaren 22tik otsailaren 5era.

Izena emateko, beharrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu beharko da monitoreak@asfedebi.eus helbidean.

Informazio gehiago ASFEDEBI-ren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA