KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2025ko Urtarrilaren 30a

FUTBOLA

UEFA Europa League 2025 Finalean voluntario moduan parte hartzeko izena eman dezakezu!

Eman izena eta parte hartu UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalean!

Europako kluben kirol ekitaldi handienetako bat San Mamesen izango da maiatzaren 21ean. Eta 398 boluntario behar dira rol desberdinetarako.

Lehenengo urratsa esteka honetan izena ematea da, eta Bilbon erregistratzea, hiri horrek hartuko baitu finala. Ondoren, hautaketa-prozesu bat irekiko da, aurrez aurreko edo telefono bidezko elkarrizketen bidez, langileak ondo aukeratzeko eta profil mota bakoitzerako rol egokia esleitzeko. 

Izena emateko baldintzak:

  1. Maiatzaren 1a baino lehen adin nagusikoa izatea.
  2. Prestakuntzetara joatea.
  3. Ezarritako txandetara aurkeztea.
  4. Partida egunean parte hartzeko gutxieneko prestasuna izatea.

Bete beharreko lanpostuak honako arlo hauetan izango dira: accreditation, access management, anti-doping, ceremonies, event logistics, event transport, football operations, guest management and protocol, hospitality production, ICT, Live Events, media operations and services, Mobility, sponsorship operations, sustainability, ticketing, tv operations, venue logistics eta volunteer management.

Boluntariotzako kide izateak, gainera, abantaila paregabeak ditu, hala nola opariak, final handirako UEFAko arropa esklusiboa, boluntarioen festarako gonbidapena eta data hurbildu ahala argituko diren sorpresa gehiago.

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Informazio guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA