IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2024ko Apirilaren 11a

UPV/EHUren ikerketa batek linfoma duten pazienteengan ariketa fisikoak duen eragina aztertuko du

UPV/EHUk aztertzen du ariketa fisikoko programa batek duen eragina linfoma duten eta immuno-kimioterapia tratamendua behar duten pazienteengan.

"Ariketa Fisikoa kimioterapia tratamenduan zehar, linfoma duten pazienteen tratamendu laguntzaile gisa: EDONOLA azterlana" izeneko proiektua Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak finantzatuko du Osasunaren alorrean ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzen programaren bidez. Proiektu hori Donostia-Onkologikoa Unibertsitate Ospitaleko Izaskun Zeberio Etxetxipiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Sara Maldonado Martinek zuzenduko dute, eta Euskadiko ikerketa sanitarioko hiru institutuekin lankidetzan (Biogipuzkoa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba).

Albiste osoa www.ehu.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA