LAGUNTZAK ETA BEKAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Azaroaren 10a

Udalez gaindiko kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko toki-erakundeei zuzendutako foru dirulaguntzen ebazpena

Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei, 2023. eta 2023. urteetan udalaz gaindiko kirol instalazioetan inbertsioak egiteko foru dirulaguntzen ebazpena jakinarazi du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, guztientzako kirolarekin duen konpromisoa zintzoki betez —pertsonen bizi-kalitaterako funtsezkoa delakoan—, dirulaguntzen lerro bat onetsi du, 2023. eta 2024. urteetan inbertsioak egiteko udalez gaindiko kirol-instalazioetan. Lerro horretako dirulaguntzak tokiko erakundeek eskuratu ahal izan dituzte, hau da, udalek, mankomunitateek, kirol-arloko udal organismo autonomoek eta udal sozietate publikoek.

Dirulaguntzen lerro horren bidez, foru-erakundeak lurraldeko udalerrietako kirol-instalazioen diseinu-, irisgarritasun-, segurtasun- eta jasangarritasun-estandarrak hobetu nahi ditu, eta, hala sustatu nahi du Bizkaiko herritarrek instalazio horien erabilera trinkoagoa eta berdintasunezkoagoa egin dezaten eta azpiegiturok erabilera gehiagotarako balia dezaten. Azken finean, Aldundiak lurraldeko kirol-azpiegituren sarea prest eduki nahi du kirola egin nahi duten adin eta izaera guztietako pertsonek dituzten kirol-beharrizanei -etengabe aldatzen ari direnak- egoki erantzuteko.

Dirulaguntzak egitura aldatzeko eta espazioen bizigarritasuna egokitu edo hobetzeko izango dira, honako hauek barne:

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA