KIROL KUDEAKETA JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Ekainaren 16a

Udalek diru gehiago inbertitzen dute kirolean: batez bestekoa 53,32 eurora igo da biztanle bakoitzeko

Deportistas aldizkariak udalerri handiek kirolean egindako inbertsioari buruzko 2025 txostena argitaratu du. Bertan, 150.000 biztanle baino gehiago dituzten edo probintziako hiriburu diren 67 udaletatik 60k parte hartu dute. Pertsona bakoitzeko batez besteko inbertsioa 53,32€-koa da, hau da, %3,96 igo da 2024arekin alderatuta. Melilla, Ceuta eta Teruel dira biztanle bakoitzeko diuru gehien bideratzen dituzten hiriak. Txostenak erakusten duenez, ibertsioak, 2008tik pixkanaka gora egin du, eta 2022tik %25eko hazkunde metatua izan du.

Albiste osoa www.munideporte.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA