PRESTAKUNTZA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Irailaren 18a

BESTE BATZUK

Txakurkrosa Bizkaiko Eskola Kirolaren Programan sartu da

Bizkaiko Foru Aldundiak bere 2023-2024 denboraldiko Eskola Kirolaren Programan kanikrossa eskainiko du. 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako ikasleek "KorriCan" ikastaroez gozatu ahal izango dute.

Neguko Kirolen Bizkaiko Federazioko monitoreek emango dituzte txakurkrosean hasteko "KorriCan" ikastaroak.

Ikastarook 3 ordu iraungo dute, eta gai hauek jorratuko dituzte:

  • Formakuntza teoriko-praktikoa.
  • Txakurren heziketarekin eta etologiarekin lotutako praktika.
  • Txakurkros praktika.

Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioa Arrigorriagako Mendikosolo parkean izan da, kirol modalitate hau praktikatzen duten pertsona batzuekin hitz egiteko.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA