"Talde-kiroletan hasteko proposamen metodologikoak" hitzaldi-sorta, otsailaren 14an, 21ean eta 28an, Kirol Etxean

Bizkaiko Foru Aldundiak, Sestaoko Udalak eta Kirol Eskolak "Talde-kiroletan hasteko proposamen metodologikoa" izenburuan hiru hitzaldi antolatu dituzte otsailaren 14an, 21ean eta 28an, arratsaldez, Kirol Etxean. Izena eman dezakezu esteka honen bidez.

Izaten jakin (2024/02/14) 

Transmititzen al ditugu transmititu beharreko balioak? Jarduerak beharrezko izaera hezitzailea izan dezan portaera eta jarrera egokienak bereganatzea. 

Jakin eta egiten jakin (2024/02/21) 

Behar bezala aurkezten al ditugu gure kirolaren eduki teorikoak eta praktikoak? Entrenamendu tekniko-taktikorako irizpideak eta baliabideak. 

Baliabide bereziak (2024/02/28) 

“Irakasten” diegunetik zenbat ikasten dute gure jokalariek? Aukera ematen duten estrategia metodologikoak entrenamenduak hobeto aprobetxatzeko.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA