PRESTAKUNTZA LAGUNTZAK ETA BEKAK

2024ko Irailaren 11a

Bizkaiko kirol federazioek 2024an egindako teknifikazio programak finantzatzeko dirulaguntzak

Aldundiak Bizkaiko lurraldeko kirol federazioek 2024an egindako teknifikazio programak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri-arauak eta deialdia onartu ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartu du Bizkaiko Lurralde Historikoko kirolariei zuzendutako programak babesteko konpromisoa, kirolari horiek lehiaketan maila altua lor zezaten.

Ildo horretan, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Bizkaiko kirol-federazioek beren kirolariei egiten dizkieten teknifikazio-programak sustatu nahi ditu, kirolarien lehia-maila handitzeko.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea

  1. Foru-dekretu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: https://www.ebizkaia.eus/es/hasiera

  2. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, foru dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA