KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2025ko Apirilaren 11a

FUTBOLA

Lortu zure sarrerak Athletic Clubek eta UDCA Tenerifek San Mamesen jokatuko duten partidarako!

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak Liga F-ko Athletic Cluben eta UDCA Teneriferen arteko partidarako doako sarrerak jartzen ditu herritarren eskura. Partida apirilaren 27an, igandean, jokatuko da, 12:00etan, San Mamesen.

Zer egin behar dut sarrerak lortzeko?

  1. Izena emateko formulariora sartu. Egin klik hemen.

  2. Bete eskatutako datu guztiak. Pertsonako gehienez 4 sarrera eska ditzakezu.

  3. Bidali formularioa lehenbailehen. Sarrerak eskaera-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

  4. Itxoin baieztapen-postara. Irabazleen artean bazaude, email bat jasoko duzu apirilaren 16an.

  5. Jaso zure sarrerak Kirol Etxean. Emailean adieraziko zaizu noiz eta nola jaso.

Animatu Athletic Clubari San Mamesen! Ez geratu partida paregabe honetarako sarrera barik.

Horrelako zozketak interesatzen bazaizkizu eta ez baduzu hurrengoa galdu nahi... HARPIDETU ZAITEZ KIROLBIDE PRO GUNEKO NEWSLETTERRERA!

Animatu eta partekatu zozketa hau partidara joateko interesa izan dezaketen pertsonekin!

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA