KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK LAGUNTZAK ETA BEKAK

2023ko Azaroaren 28a

FUTBOLA

San Mamesek hartuko du UEFA Women's Champions League 2024ko finala

Datorren 2024ko maiatzaren 25ean, larunbatean, Bilbon, San Mamesen, jokatuko da Women's Champions Leagueko finala.

Hori dela eta, Bilboko Udalak lizitaziora atera du "idazkaritza eta administrazio-laguntza teknikoko zerbitzua esleitzeko preskripzio teknikoen agiria, UEFA Women's Champions League 2024ko finalaren garapenean eta inplementazioan inplikatutako eragileen parte-hartzea lagundu eta koordinatzeko jarduera-eremu guztietan".

Ekitaldi handi hau aukera paregabea da Euskadiren, Bizkaiaren eta Bilboren nazioartekotze-estrategia bultzatzeko, bai eta helmuga turistiko gisa erakusleiho bat izateko ere.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daramatzate ekitaldi handiak babesten, eta egungo posizionamendua indartuta atera da, are gehiago joan den uztailean Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque ekitaldia arrakastaz antolatu ondoren, gainerako euskal erakundeekin lankidetzan.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA