KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Otsailaren 12a

FUTBOLA

San Mamesek 2.000 neska futbolari baino gehiago hartuko ditu emakumezkoen euskal derbian, "Pasa Baloia Neska" proiektuari esker

Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Clubak eta Bizkaiko Futbol Federazioak bultzatutakoa eta Kimet Sportek gauzatutako, Pasa Baloia Neska proiektuaren helburua Bizkaiko emakumezkoen futbolaren egitura sustatzea, ikusaraztea eta gaitzea da.

Datorren igandean, otsailak 16, San Mames emakumezkoen futbolaren epizentroa bihurtuko da Athletic Club eta Realaren arteko derbian. Kirol ikuskizunaz gain, "Pasa Baloia Neska" proiektuan parte hartzen duten lurraldeko taldeen oinarrizko mailetako futbolariek harmaila berezia osatuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Clubak eta Bizkaiko Futbol Federazioak bultzatutakoa eta Kimet Sportek gauzatutako, Pasa Baloia Neska proiektuaren helburua Bizkaiko emakumezkoen futbolaren egitura sustatzea, ikusaraztea eta gaitzea da. Horretarako, klubei eta erakundeei metodologia espezifiko bat, kirol-kudeaketarako aplikazio teknologikoak, teknikarien eta kudeatzaileen egitura osorako prestakuntza espezifikoa eta aholkularitza integral pertsonalizatua eman zaizkie.

Pasa Baloia Neska ekimenaren barruan, Bizkaiko neska futbolari guztiak San Mamesen euskal derbiaren emozioa bizitzera gonbidatuta daude, honekin Bizkaiko emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen hazkunde esponentziala ikusarazi nahi da. Ekitaldia, proiektuaren orainaren eta etorkizunaren ospakizuna izango da, eta San Mamesera gerturatzen direnek dardara egingo dute, erreferentetzat dituzten jokalarien urratsak jarraitzea amesten duten ehunka neskatilen talentu eta ilusioarekin.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA