2023ko Otsailaren 03a

Psikologiak, generoaren ikuspegitik, oinarrizko kirolerako duen eginkizun profesionalaren garrantziari buruzko jardunaldia

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Psikologia Elkargoak "Kirolari gisa hazten, pertsona gisa. Psikologiak, generoaren ikuspegitik, oinarrizko kirolerako duen eginkizun profesionalaren garrantzia” jardunaldia antolatuko dute datorren otsailaren 7an, Kirol Etxean.

Jardunaldiaren helburua da kirol-psikologiak kirolarien prestakuntza-aldian duen zeregina ikusaraztea, kirol-erakunde, -federazio eta -kluben aurrean. Kirol-psikologiarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira, eta profesionalek beren esperientziak partekatuko dituzte.

Jardunaldia federazioetako arduradunei, entrenatzaileei eta kirolarien familiei zuzenduta egongo da.

Izen-emateak eta jardunaldiari buruzko informazio gehiago Bizkaiko Psikologia Elkargoaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA