2026ko Otsailaren 09a

Zeren zain zaude 2026ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko?

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EPEA OTSAILAREN 16AN AMAITUKO DA!

Bizkaia Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 16an amaituko da. Sari hauen bidez Bizkaiko Foru Aldundiak gure kirolariek iaz egin duten lana aintzatesten du.

«Bizkaia Kirolak Sariak 2026» emateko deialdiaren helburua da Bizkaiko pertsona fisiko eta juridikoek kirolaren arloan egin duten lana publikoki aitortzea da.

Sariak ohorezkoak izango dira; hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. Haien bidez, egindako lana publikoki aitortzen da; horretarako egingo den ekitaldian ikurra emango zaie sarituei.

2026ko edizioan, honako «Bizkaia Kirola Sariak» emango dira:

Kirol-merezimendua aitortzeko sariak

  1. Izar Gaztea Saria: 2010. urtea baino lehen jaio, Bizkaiko klub baten bitartez eta aurreko kategorietan, absolutuaren azpitik, lehiatzen diren kirolari federatuentzat

  2. Argizagi Saria: maila absolutuan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.

  3. Iparrizar Saria: maila absolutuaren ondorengo kategorietan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.

  4. Ostadarra Saria: Bizkaiko Lurraldeko Kirol Federazioetan izena emanda dauden eta lehiaketa federatuetan parte hartzen duten klubetako taldeei zuzenduta dago.

Sari horietan 2024/2025 edo 2025 denboraldian lortutako emaitzak baloratuko dira.

Kirol-ibilbidea aitortzeko sariak

  1. Leialtasun Saria: Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuak dituzten edo betetzen aritu diren bizkaitarrei zuzendua.

  2. Zuzentasun Saria: Bizkaiko arbitro eta epaileei zuzendua, lizentzia Bizkaiko Federazio baten bidez izapidetua dutenak.

  3. Lidergotasun Saria: Bizkaiko entrenatzaileei zuzendua, lizentzia Bizkaiko federazio baten bidez izapidetua dutenak.
  4. Kidetasun Saria: Bizkaiko kirol arloan diharduten Bizkaiko kirol erakundeei zuzendua.

Bizkaia Kirolur Saria

2025ean Bizkaian egindako kirol-ekitaldi bat aintzatestera bideratua, lurraldeko kirol-sisteman duen inpaktuagatik, antolaketa-maila handiari esker..

Bestalde, sari horiez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak aipamen bereziak eman ahal izango ditu Bizkaiko kirolean eginiko lana aitortzeko.

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, bertan bete eta izapidetzeko.

2026ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA