2024ko Maiatzaren 09a

KALISTENIA

PARKOURRA

Gustatuko litzaizuke parkourrarekiko edo kalisteniarekiko duzun pasioa transmititzea?

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzutik atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Parkour eta Kalistenia ikastaroetan parte hartzera. Ikastaro hauek kiroleko eta jarduera fisikoko profesionalentzat bereziki diseinatuta daude.

PARKOUR IRAKASTEKO IKASTAROA

Bi saio presentzalietan oinarrituko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa, baina lan-eremuan aplikatzeko baliabide eta ariketak landuko dira gainean. Motzean, segurtasunerako oinarriak eta teknikak landuko dira, zehaztasun eta detaile osoz. Ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratuko dituzu, eta gero, zure praktika profesionalean aplikatu ahal izango dituzu.

Norentzat:

  1. Parkour-eko monitoreentzat.
  2. Gimnastika-entrenatzaileentzat edo beste kirol-diziplina batzuentzat.
  3. Gorputz-hezkuntzako profesionalentzat.

Helburuak:

  1. Parkour eta desplazamenduaren artearen (ADD) oinarri praktikoak eta irakaskuntzakoak ezagutzea.
  2. Teknikak ikastea eta, batez ere, horiek irakasteko eta bezeroekin edo ikasleekin partekatzeko aukera emango dizuten segurtasun-printzipioak ezagutzea.
  3. Espezialitate horri buruzko baliabide mota guztiak lortzea eta zure esparrurako baliabide propio bat sortzea.

Datak:

  1. Ostirala, maiatzak 10: Txurdinagako kiroldegia, Bilbo

  2. Ostirala, maiatzak 17: Sarriko parkea, Bilbo

  3. Itxiera: (eguna eta ordua komenientziara): Online

Izen-ematea:

Eman izena orain HEMEN eta ziurtatu plaza izango duzula!

Informazio gehiago:

  1. Kartela

  2. Ikastaroari buruzko informazio zehatza (datak, ordutegiak, kokalekua eta programaren edukia)

KALISTENIA IRAKASTEKO IKASTAROA

Bi eguneko ikastaro trinko batean, aukera izango duzu kalisteniaren mundu liluragarrian murgiltzeko eta mugimenduaren bidez pertsonen osasuna hobetzeko tresna ahaltsu hau nola erabili ikasteko. Ikastaro honetan, kalisteniaren oinarriak aztertuko dira, eta pertsonak beren gorputzaren pisua erabiliz nola entrenatu ikasiko dugu, indarra, malgutasuna eta gorputzaren kontrol integrala garatzeko.

Norentzat:

  1. Bizkaiko udalerrietan kirol-zerbitzuak ematen dituzten teknikariak.
  2. Bizkaian erroldatuta dauden JFKZ-ko graduatuak.
  3. Kirol-jarduera fisikoen animazioko teknikariak, Bizkaian erroldatuak.

Helburuak:

  1. Entrenatzaileak trebatzea kalistenia beste pertsona batzuen entrenamenduan erabil dezaten.
  2. Teknikak ikastea eta, batez ere, horiek irakasteko eta bezeroekin edo ikasleekin partekatzeko aukera emango dizuten segurtasun-printzipioak ezagutzea.
  3. Espezialitate horri buruzko baliabide mota guztiak lortzea eta zure esparrurako baliabide propio bat sortzea.

Datak:

  1. Larunbata, maiatzak 18: Santurtziko kiroldegia

  2. Larunbata, maiatzak 25: Santurtziko kiroldegia

Izen-ematea:

Eman izena orain HEMEN eta ziurtatu plaza izango duzula!

Informazio gehiago:

  1. Kartela

  2. Ikastaroari buruzko informazio zehatza (datak, ordutegiak, kokalekua eta programaren edukia)

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA