KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK JARDUNBIDE EGOKIAK

2026ko Otsailaren 23a

Dagoeneko 39 udalerrik eman dute izena Kirolur erronkan

Udalerri bakoitzak talde bat osatzen du, mugikorreko aplikazio baten bidez inskribatutako pertsonek egindako kilometro aktiboen erregistroan oinarritutako liga batean lehiatuz; aplikazioa bateragarria da jarduera fisikoaren jarraipena egiteko hainbat gailu eta plataformarekin. Erronka urteko hiru garaitan banatuta egongo da: udaberria, uda eta udazkena.

"Kirolur Erronka udalerrien arteko kirol liga bat da, jarduera fisikoa bultzatu eta bizi ohitura osasungarriak sustatzen dituena"

Bizkaiko Foru Aldundiak Kirolur erronka jarri du abian, lurraldeko udalerrien arteko kirol-liga. Erronka hau teknologian oinarritutako dinamika parte-hartzaile eta kolektibo baten bidez herritarren jarduera fisikoa sustatzeko aukera gisa sortzen da.

Ekimena urtarrilean aurkeztu zitzaien udalerriei, Bizkaiko udal kiroleko udal arduradunen bigarren topaketan. Dagoeneko 39 udalerrik eman dute izena Kirolaren Europako Lurraldea izatearen eta antolatutako ekintza berezien barruan kokatzen den kirol-erronka honetan parte hartzeko.

Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Artzentales, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Errigoiti, Etxebarri, Galdames, Getxo, Gordexola, Gorliz, Güeñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Leioa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Turtzioz, Urduliz, Urduña, Usansolo, Zalla eta Zierbena udalerriek talde bat osatuko dute parte hartzera animatzen diren udalerrietako pertsona guztiekin. Udalerri gehiagok izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta, beraz, Bizkaiko gainerako udalerriei dei egiten diegu izena eman dezaten QR kode baten bidez eskura daitekeen inprimakia betez.

Udalerri bakoitzak talde bat osatzen du, inskribatutako pertsonek egindako kilometro aktiboen erregistroan oinarritutako liga batean lehiatuz, jarduera fisikoaren jarraipena egiteko hainbat gailu eta plataformarekin bateragarria den aplikazio mugikor baten bidez. Sailkapen-sistemak, gainera, haztapena aplikatzen du biztanleriaren arabera, tamaina desberdineko udalerrien arteko lehiaketa orekatua bermatuz.

Zenbatutako jarduerak desplazamendu aktiboa eskatzen dutenak eta GPS bidez neur daitezkeenak dira, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea edo bizikletaz mugitzea. Erregistratutako kilometro bakoitza puntu bihurtzen da, egindako jarduera motaren araberako balorazio doituarekin.

Erronkaren egutegia hiru alditan egituratzen da urtean zehar: udaberria (apirilaren 15etik maiatzaren 17ra); uda (ekainaren 15etik uztailaren 15era), eta  udazkena (irailaren 23tik urriaren 23ra).

Udalerriak inskribatu ondoren parte-hartzaileak izango dira inskribatu eta app-a Wellk deskargatu beharko dutenak, haien kilometro aktiboak kontabilizatu eta udalerrirako puntuak batu ahal izateko.

Edozein zalantza argitzeko edo informazioa zabaltzeko udal arduradunek Idazkaritza Teknikoarekin harremanetan jar daitezke kirolerronka@wellk.eus helbide elektronikoaren bidez.

Datozen egunetan Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzua udalerri bakoitzarekin harremanetan jarriko da banakako bilera bat hitzartzeko. Bilera horretan zehatz-mehatz azalduko dira ekimenaren funtzionamendua eta sarien sistema, zalantzak argituko dira eta era egokian hedatzeko beharrezkoak diren komunikazio-materialak emango dira.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA