PRESTAKUNTZA JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Ekainaren 12a

ESKALADA

Ekainaren 21ean Galdamesen eskaladako masterclass saioa izango da. Eman izena!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass saio bat antolatuko du hurrengo ekainaren 21ean, Galdamesen, Kirol Eslakada proiektuaren barruan.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek ekainaren 21ean Galdamesko eskalada gunean egingo diren Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio guztia www.bizkaia.eus/kirolak/eskalada

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA