2024ko Apirilaren 08a

Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei eta ongizateari buruzko prestakuntza- eta hausnarketa-jardunaldia

Jardunaldia apirilaren 24an egingo da La Perrera Espazioko instalazioetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kuninarekin lankidetzan, Bizkaiko Eskola Kirolean ingurune seguruak eta ongizatekoak sortzeari buruzko prestakuntza eta hausnarketa jardunaldia antolatu du. Ekitaldia apirilaren 24an izango da, La Perrera Espazioko instalazioetan.

Jardunaldi honetan, Bizkaiko kirol-jardueran adingabeen ongizaterako jarduera-sistema aurkeztuko dizuegu (erakundeek nola jokatu behar duten gerta daitezkeen kasu edo arazoen aurrean). Era berean, adingabeentzako espazio seguruak, babesgarriak eta ongizatekoak sortuko dituzten protokoloak eta neurriak aplikatzen aurrera egiteko tresnak emango dizkizuegu. Haur eta Nerabeei buruzko 2/2024 EAEko Lege berriaren inplikazioa ere aztertuko dugu, kirol-erakundeei eta udalei eragiten diena.

Gainera, kirol-erakundeek eta udalek dituzten indarguneak eta oztopoak aztertzeko lan-mahaiak egingo ditugu. Adingabeen ongizatea hobetzen jarraitu nahi dugu kirol- eta aisialdi-jardueretan.

Parte-hartzea errazteko, bi txanda egingo dira:

  • GOIZEKO TXANDA: 10:00etatik 14:00etara
  • ARRATSALDEKO TXANDA: 16:00etatik 20:00etara

Izen-ematea esteka honetan egin daitekehttps://forms.gle/Mi3wi6Y1KsUBiktB6

Informazio guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA