ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urtarrilaren 12a

Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak Kirolbide Pro estreinatu du

Kirolbide jardunean 15 urte baino gehiago eman ondoren, bere edukiak, irudia eta ikuspegia berritzen ditugu, kirol arloko profesionalen eta/edo kirolzaletuen nahietara eguneratuz eta hurbilduz.

Kirolaren esparrua etengabe ari da eboluzionatzen eta aldatzen alderdi guztietan. Aurrera egin behar dugu, egokitu, eta etorkizuneko kirol joera eta berrikuntza guztien berri izan.

Baliabide horri esker, zure newsletterra eta eduki guztiak pertsonalizatu ahal izango dituzu eta, horrez gain, kirol- arloko profesionalei eta kirolzaletuei zuzendutako informazio garrantzitsua aurkituko duzu, besteak beste, kirolarekin lotutako berritasunak eta ekitaldien egutegia.

Atari berriak atal hauek ditu:

NEWSLETTERRA

Kirolbide Pro gunearen asteko newsletterrera harpidetuz gero, kirol arloko berrikuntza eta proiektu guztien berri izango duzu. Gainera, newsletter berri honek astero jaso nahi dituzun edukiak zure gustura pertsonalizatzeko aukera ematen dizu.

Kirol arloko berritasunik galdu nahi ez baduzu, ez itxaron gehiago eta harpidetu zaitez Kirolbide Pro gunearen Newsletterrera esteka honen bidez.

GAURKOTASUNA

ZER EDUKI MOTA BILATZEN ARI ZARA?

Hemen aurkituko dituzu kirolaren arloarekin lotutako berrikuntza guztiak, gai hauei buruzkoak:

ZER KIROLARI BURUZKO INFORMAZIOA BILATU NAHI DUZU?

Bilatzaile interaktibo honetan, zer kiroli buruzko informazioa bilatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.

AZKEN ARGITALPENAK

Atal honetan, Kirolbide Pro gunean argitaratutako azken berritasunak ikusi ahal izango dituzu.

AGENDA

Kirolbide Pro gunearen web-leiho berritu honetan, agenda zabal batean sartu ahal izango zara, Bizkaian hurrengo egunetan egingo diren kirol-jarduerak eta -ekitaldiak biltzen dituena.

Gune berri hau egutegi zabal batek ere osatzen du. Bertan, urtean zehar egingo diren kirol ekitaldiak eta jarduerak aurkituko dituzu. Egutegi honek kirol-jardueren edo -ekitaldien bilatzaile bat du, eta honen bidez zure lehentasunak kirol ekitaldiak eta lehiaketak edo ekitaldi profesionalen arabera iragazi ahal izango dituzu. Ekitaldi profesionaletan laguntzak eta kontratazioak, enplegu-eskaintzak eta prestakuntza-jarduerak (jardunaldiak, aurrez aurreko eta online ikastaroak, mintegiak, etab.) aurkituko dituzu.

Bizkaian kirola maite dugun guztiontzako topagune eta erreferentzia gisa finkatzea da gune berri honen helburua.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA