ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK

2025ko Martxoaren 07a

Kirolbide PRO guneak martxoaren 8arekin bat egin du: Emakumeak kirolean, jokalekuaren barruan eta kanpoan

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, funtsezkoa da berdintasunean egindako aurrerapenei eta esparru guztietan egiteke dauden erronkei buruz hausnartzeko, baita kirol-arloan ere. Kirolbide PRO gunean, gure konpromisoa berresten dugu kirolaren munduan emakumeen ekitatearekin, ikusgarritasunarekin eta aintzatespenarekin, ez bakarrik kirolari gisa, baita industria hori bultzatzen duten entrenatzaile, epaile, zuzendari, kazetari, kudeatzaile eta askoz profesional gisa ere.

KIROLEAN BERDINTASUNA LORTZEKO BIDEA

Emakumeek beren talentua, ahalegina eta lidergoa erakutsi dute kirol-diziplina guztietan, baina erronka batzuk dituzte aurrez aurre, hala nola babesletza-arrakala, erabakiak hartzeko postuetan presentzia txikiagoa izatea eta komunikabideen ikusgarritasun falta. Gainera, kirolaren kudeaketan eta antolaketan, emakumeak gutxiengoa dira oraindik zuzendaritza-roletan eta erabakiak hartzeko roletan. Kirolbide PRO gunean, kirol bidezkoagoa, eskuragarriagoa eta inklusiboagoa lortzeko tresnak eskaintzen ditugu.

EMAKUMEAK KIROL-INDUSTRIAN IKUSARAZIZ

Kirola ez da estadioetan eta pistetan bakarrik jokatzen, bulegoetan, komunikabideetan, federazioetan eta klubetan ere jokatzen da. Kirolbide PRO gunean kirol-industrian lan egiten duten emakume guztiak aintzat hartu eta horiei ahotsa eman nahi diegu, beren talentua eta ahalegina emanez sektore hori eraldatzeko.

Ikusezin bihurtutako istorioak kontatzen dituzten kazetariak, jokalekuetan oztopoak hausten dituzten kirolariak, kirolaren etorkizuna diseinatzen duten kudeatzaileak eta zuzendariak, belaunaldi berriak osatzen dituzten entrenatzaileak... Horiek guztiak funtsezkoak dira kirol-ekosistema askotarikoagoa, berritzaileagoa eta bidezkoagoa izan dadin.

KONEKTATZEN ETA IKUSARAZTEN DUEN PLATAFORMA BATEN GARRANTZIA

Kirolbide PRO kirol-esparruko lehiaketei, prestakuntzari eta aukerei buruzko funtsezko informazioa eskuratzeko diseinatutako gunea da. Gure plataformaren bidez:

  1. Kirolean emakumeen hazkunde profesionala bultzatzen dugu, bai zelai barruan, bai kanpoan.
  2. Prestakuntza eta networkinga sustatzen ditugu, profesionalak konektatuz eta aukerak sortuz.
  3. Kirol-panorama aldatzen ari diren emakumeen istorio inspiratzaileak ikusgai jartzen ditugu.

EGIN BAT ALDAKETAREKIN

Martxoaren 8 honetan, aurrera egiten jarraitzen dugu, kirol-unibertsoan berdintasuna errealitate izango den etorkizun baterantz. Gure webgunea arakatzera eta oztoporik gabeko kirolaren alde lan egiten duen komunitate honetako kide izatera gonbidatzen zaitugu.

BERRI INTERESGARRIAK

  1. Kirolbide PRO guneak elkarrizketa egin dio Clemen Sevillari, Portugaleteko Udal Kirol Kudeatzaileari

  2. Euskadiko gorputz- eta kirol-jarduerak desgaitasuna duten emakumeengan duen eraginari buruzko azterlan bat argitaratu dute

  3. Bizkaiko Foru Aldundiak 20 kirol federazio aintzatetsi ditu berdintasun planak ezartzeagatik

  4. Espainako Emakume Kirolari Idoloen Barometroa auzkeztu dute

Ezagutu gehiago gure newsletterraren harpidedun eginez: www.bizkaia.eus/kirolbidepro/harpidetza

Kirola guztiona delako. Jarrai dezagun elkarrekin aurrera egiten.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA