ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK

2025ko Otsailaren 06a

Kirolbide PRO guneak Bizkaiko kirola irauli du, eta 1.100 ekitaldi baino gehiago bildu ditu 2024an bere agendan

2024. urtean, Kirolbide PRO Bizkaian kirol-ekitaldiak sustatzeko eta kudeatzeko erreferentziazko plataforma bihurtu da. Azken urtean, plataformak 1.100 ekitaldi baino gehiago erregistratu ditu, lehiaketak, ekitaldiak eta prestakuntzak barne, eta kirol-komunitatearen aukera gogokoena bihurtu da.

Agendan presentzia handiena izan duten diziplinak euskal pilota, atletismoa (herri lasterketak zein ekitaldi profesionak), mendiko kirolak (traila, xendazaletasuna eta medi-ibilaldiak barne, beste diziplina askoren artean) eta txirrindularitza (ekitaldi amateurrak zein profesionalak) izan dira. Modalitate horiek etengabe hazi dira, eta Bizkaiko herritarrek askotariko kirol-jarduera irisgarrietan duten interesa eta parte-hartzea islatzen dute.

Ekitaldi gehien dituzten udalerrien artean, Bilbo, Getxo eta Barakaldo nabarmentzen dira, urtean zehar kirol-lehiaketa eta -topaketa ugari hartu baitituzte. Baina, oro har, Bizkaiko udalerri guztiek erakutsi dute kirolarekin duten konpromisoa, hainbat diziplinatan jarduteko eta gozatzeko azpiegiturak eta espazioak eskainiz.

Kirolbide PRO erreferentziazko tresna bihurtu da antolatzaileentzat eta parte-hartzaileentzat, irisgarritasunari, etengabeko eguneratzeari eta erabiltzeko erraztasunari esker. Agendak aukera ematen du ekitaldi bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkitzeko, izena emateko eta Bizkaiko kirol-panoramako nobedade guztien berri izateko.

Gainera, ikuspegi integralak, ekitaldi profesionalak, amateurrak eta prestakuntza espezializatuak barne hartzen dituenak, aukera oso eta moldakor bihurtzen du.

Kirolbide PRO guneak 2024an izandako arrakastak berretsi egiten du kirol-ekitaldiak antolatzea eta zabaltzea erraztuko duten plataforma digital espezializatuak izatearen garrantzia. Etengabe hazten ari den eta askotariko kirol-eskaintza duen erabiltzaile-komunitatea izanik, agenda funtsezko pieza da datozen urteetan Bizkaian kirola sustatzeko.

Kirol-ekitaldien antolatzaileak, lehiaketakoak nahiz prestakuntzakoak izan, Kirolbide PRO gunearekin harremanetan jar daitezke kirolbidepro@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez, beren ekitaldiak agendan argitaratzeko. Horrela, plataforma eta erakundeen arteko harreman-sare bat sortzea sustatzen da, Bizkaiko herritarren artean kirola bultzatuz eta Lurralde Historikoan egiten diren ekitaldiei balioa emanez.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA