KIROL KUDEAKETA JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Maiatzaren 29a

Kirolbide PRO guneak ahots adituak bildu ditu Bizkaiko "ohiko instalazioetatik kanpo" kirolaren mapa berriz marrazteko

"Seguru asko, zure etxearen aurrean Bizkaiko kiroldegirik onena dago"

Joan den maiatzaren 21ean, Kirolbide PRO gunearen Thinking Centerraren urteko bigarren saioa egin zen Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzaren bulegoetan. Kirolbide PRO gunearen Thinking Centerra, kirolaren ikuspegi berritzailearekin konprometitutako adituen hausnarketa eta eztabaidarako gunea da.

Gai nagusia: "Kirola ohiko instalazioetatik kanpo"

Elkarrizketa kirol-espazio ez-tradizionalen erabilerari, kudeaketari eta sustapenari buruzkoa izan zen: kalistenia-parkeak, parkour-guneak, skatepark-ak, pumptrack-ak, zirkuitu bio-osasungarriak, bidegorriak, mendi-ibiliak edo Bilboko itsasadarra bera kirol-gune gisa.

Parte-hartzaileak

Diziplina anitzeko talde batek esperientziak, begiradak eta erronkak partekatu  zituen:

  1. Rubén Sanz, Aire Norte enpresa

  2. Xabier González Santamaría, Txakurkros-eko ekitaldien antolatzailea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea
  3. Igor Agirre, Mallabiko alkatea
  4. Mª Luisa García, Sport Studio
  5. Elena Pérez, mendiko lasterketen korrikalaria
  6. Óscar García, Onergy Eventos
  7. Txomin Arambarri, Bilboventura (piraguismoa Bilboko itsasadarrean)
  8. Javier de Maria, Kirolbide PRO guneko arduraduna
  9. Miren Josune Gorospe, Udal Kirola eta Kirol Azpiegituren burua

Topaketan zehar, funtsezko gaiak jorratu ziren:

  1. espazioak mantentzea eta dinamizatzea
  2. finantzaketa, kudeaketa eta gobernantza-ereduak
  3. asoziazionismoaren eta boluntariotzaren zeregina
  4. erabiltzaileen arteko elkarbizitza-erronkak (oinezkoak, txirrindulariak, maskotak dituzten kirolariak, etb.)
  5. baliabide horien kudeaketa profesionalizatzea
  6. erakundeen arteko koordinazioa eta tokiko jardunbide egokiak

Saioak gure kaleetan, auzoetan, mendietan eta ibaietan dauden kirol-espazio eta -erabileren aniztasuna nabarmendu zuen. Era berean, ingurune irisgarriak, seguruak eta jasangarriak sortzeko beharra azpimarratu zuen, ikuspegi estrategikoarekin eta herritarren parte-hartzearekin kudeatuak.

Hurrengo urratsa: txosten estrategikoa

Topaketaren ondorioak Kirolbide PRO gunearen urteko bigarren txostenean islatuko dira. Txosten hau, ekainean argitaratuko da. Dokumentua, funtsezkoa izango da Bizkaia aktiboago, osasuntsuago eta kirol eredu irekiago, hurbilago eta anitzago baterantz aurrera egiten jarraitzeko.

Izan ere, Bizkaiko kiroldegirik onenak ez du ez sabairik ez hormarik, baina bai potentzial handia... eta zure etxe aurrean dago.

Eragin! Gozatu! Egizu zurea!

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA