PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2024ko Maiatzaren 27a

Kirol kudeaketa gustatzen bazaizu, master hau zuretzat da!

UPV/EHUk "Kirolaren kudeaketa" masterreko 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea ireki du.

TITULUAREN GAKOAK

Kirolaren sektorea da ekonomian eta enpleguan hazkunde handienetakoa duen alor profesionaletako bat. Faktore anitzeko testuinguru horretan, gero eta beharrezkoagoak dira kirol kudeaketan espezializatutako profesionalak, ezagutza arlo horrek goreneko protagonismoa duelako kirol industriaren egungo nahiz etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko orduan.

Lan merkatuak gaitasun batzuk eskatzen ditu kirolaren kudeaketan erantzukizun postuak arrakastaz betetzeko, eta hain zuzen gaitasun horiek dira ikasleek garatuko dituztenak. Horretarako, sektorean eta haren enplegagarritasun nitxo nagusietan adituak diren irakasleak ditugu: enpresen kudeatzaileak, administrazio publikoen arduradunak, lehen mailako kirol kluben kudeatzaileak, ekitaldi antolatzaileak… Hori dena helburu hau betetzeko: prestakuntza oso eta diziplinarteko bat bermatzea kirol erakundeen kudeaketan.

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  1. Euskal Herriko eta inguruetako prestakuntza eskaintzan ez dago arlo honetan beste masterrik.
  2. Oinarri bikoitza du: akademikoa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatea) eta profesionala (Emtesport, sektoreko euskal enpresa, kirol kudeaketan liderra).
  3. Prestakuntza erakargarria eta beharrezkoa kirol kudeaketarako.
  4. Ikasketa plana berritzailea eta malgua da, eta goi mailako kanpoko profesionalak biltzen ditu.

IRTEERA PROFESIONALAK

Kirolari lotutako enpresa, klub, elkarte, ekitaldi eta abarren zuzendaritza, administrazioa, kudeaketa eta antolakuntza.

Informazio gehiago www.ehu.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA