LAGUNTZAK ETA KONTRATAZIOAK

Kirol instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko toki entitateei zuzendutako foru dirulaguntzak

Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko toki entitateei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu, 2024 eta 2025 urteetan kirol instalazioetan inbertsioak egin ditzaten.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren helburuetako bat da Bizkaiko herritarrek kirola egin dezaten sustatzea. Horretarako, ezinbestekoa da Bizkaiko lurralde historikoari kirol ekipamendu modernoak eta baldintza onekoak ematea. 

Bizkaian, kirol jarduera erlatiboki altua da, eta hori jarduera fisikoa sustatzeko hainbat bidetatik lortu ahal izan da, baita udalerrietan erabiltzaileen premiekin bat datozen instalazioak eta espazioak garatuta ere.

"Bizkaiko udal kirol instalazioak. Ezaugarriak, erabilerak eta etorkizuneko erronkei buruzko balorazioak" (2015) ikerketaren arabera, Lurralde Historikoko kirol azpiegiturak bi eraikuntza-aldi nagusitan eraiki ziren: 1976-1989 bitartean eta 2000 eta 2010 artean. Horregatik, horietako askok eraldaketara bideratutako inbertsioak behar dituzte, egungo beharrizan eta eskakizunetara egokitzeko. 

2021, 2022, 2023 eta 2024an kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei emandako foru diru-laguntzen bidez (horien oinarri arautzaileak eta deialdia Bizkaiko Foru Aldundiaren abuztuaren 24ko 115/2021 Foru Dekretuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 28ko 35/2023 Foru Dekretuz onartuak) azpiegiturak hobetzeko eta modernizatzeko prozesuari ekin zitzaion, eta foru dekretu honen bidez prozesu horrekin jarraitu nahi da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren borondatea izaten jarraitzen du beraz inbertsioak sustatzea, erantzun hobea eman ahal izateko Bizkaiko biztanleen gorputz eta kirol jardueren beharrei:

  1. Kirol instalazioen kopurua kalitatea hobetuz.
  2. Erabilera biziagoa, berdintasunezkoa eta balioaniztunagoa ahalbidetuz.
  3. Diseinuaren, irisgarritasunaren, segurtasunaren eta jasangarritasunaren estandarrak hobetuz.

Dirulaguntza eskabideak Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko toki-erakundeei zuzendutako foru dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA