2023ko Azaroaren 07a

Kirol Autonomikoaren II. Biltzar Nazionala, azaroaren 11n, Bilbon

Kirol Autonomikoaren II. Biltzar Nazionala Euskalduna Jauregian egingo da datorren azaroaren 11n. Espainiako Kirol Elkarteen Konfederazioak (CUFADE) sustatutako jardunaldi honetan, kirolaren funtsezko hainbat alderdi jorratuko dira, hizlari, aditu edo eztabaida-mahai handien bidez. 

Biltzarraren helburua da, erakunde, kirol federazio eta klubetako kirol agintariei, langileei eta laguntzaileei beharrezko tresnak ematea, haien eguneroko kudeaketa hobetu ahal izan dezaten, xede jakin batzuekin: oinarrizko kirolaren atzean dagoen lana ezagutaraztea, oinarrizko kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko elementuak ematea, eta ideiak eta proiektuak sortzeko eztabaidagune bihurtzea. Gainera, bertaratutakoen artean lotura profesionalak eta pertsonalak sortu ohi dira. 

Informazio guztia Euskal Kirol Federazioen Batasunaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA