KALISTENIA

Irailaren 2an Gorlizen Kalisteniako masterclass saioa izango da

Irailaren 2an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak kalisteniako masterclass saio bat antolatuko du Golizen. Masterclass hau Kalistenia praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta kalisteniako masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Oinarrizko egokitzapen fisikoa (10:30 -12:30): Oraindik Kalistenia praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera (oinarrizko mugimendu-ereduak, indar-mailaren testa, ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera eta oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat).
  • Hobekuntza kalistenian (12:30 - 14:00): Kalistenian denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hori izango da zure aukera (Bizkaiko erreferenteen erakustaldia, kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua, puntu ahulen entrenamendua eta lesioen prebentzioa).

Kalistenia sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek, Golizko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

2023KO KALISTENIAKO MASTERCLASS SAIOEN EGUTEGIA

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA