KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

ATLETISMOA

Underrun 2024: Izen-ematea

Underrun lasterketaren bigarren edizioa martxoaren 25eko goizaldean izango da, 01:00etatik aurrera. Ibilbideak 7,8 kilometroko luzera izango du, eta lehenengo edizioko leku berberetatik igaroko da, Moyua geltokitik abiatuta Ansioko geltokira iristeko.

Aurrez izena emateko epea urtarrilaren 25etik (osteguna) otsailaren 2ra (ostirala) izango da, www.underrun.metrobilbao.eus webgunean. 2020ko proba bertan behera utzi zutenean iragarri bezala, Metro Bilbaok bere plaza erreserbatu die dortsala lortu zuten pertsona guztiei, eta beste 100 dortsal jarriko dira korrikalari interesatu berrien eskura.

Informazio gehiago: underrun.metrobilbao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA