IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2024ko Uztailaren 22a

Helduen jarduera fisiko ezaren maila globalak

Ekainaren amaieran, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), helduen jarduera fisiko ezaren maila globalei buruzko txostena argitaratu zuen. Txosten hau, The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa honetan oinarritzen da.

Txostenaren arabera 2030erako OMEk jarritako helburuetatik desbideratuta omen goaz, eta politika eraginkorretan inbertitu gabe, mundua 2030eko helmugara iristetik urrun egongo da oraindik.

Azterketa eta ondorio interesgarriak eskaintzeaz gain, etorkizunean jarraitu beharreko funtsezko ekintzak xehetzen dira:

  1. Sektore arteko lehentasunezko ekintza indartu
  2. Baliabideak eta ikuspegiak lerrokatu
  3. Profesionalen gaitasuna hobetu
  4. Fokua emakume eta adinekoengan jarri
  5. Komunitateari zuzendutako komunikazio-kanpainak ezarri
  6. Enplegatzaileentzako laguntzak bultzatu eta lantoki aktiboak sustatu

Albiste osoa www.mugiment.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA