ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Azaroaren 26a

XENDAZALETASUNA

GR 123 "Bizkaiko Bira" ibilbide handiko bidezidorraren 15. etapa birhomologatu dute

Bizkaiko Mendizale Federazioak GR ® 123 Bizkaiko Biraren ibilbide handiko bidezidorraren 15. etapa (Portugalete-Muskiz) birhomologatu du, nork eta Bizkaiko Foru Aldundia sustatzailea da. Itsasertzeko etapetan, Europako E9 bidezidorrarekin bat dator bidezidor hau.

15. ETAPA: Portugalete - Muskiz

Ibilbide honek Portugaletetik Muskizera garamatza. Horretarako, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko udalerririk esanguratsuenetako batzuk zeharkatu beharko ditugu: Portugalete, Santurtzi, Zierbena eta Muskiz. Ikuspegi zabala duten bi gailur ere igoko ditugu, Serantesekoa eta Luzuerokoa.

Pobeñatik El Cobarón eta Campomar arteko meategi-trenbidearen trazadura zaharretik jarraituko dugu. Gaur egun "Itsaslur" izeneko pasealeku ederra bihurtu da. Kantauri itsasertzaren ikuspegi zabala du, eta industria-arkeologiaren aztarnek aurreko mendeetako meatzaritzaren joan-etorria adierazten dute.

PROFILA 

GR 123aren 15. etapa Portugalete eta Muskiz artean igarotzen da. Guztira, 21,8 kilometroko luzera du, eta 7 ordu eta 50 minututan egin daiteke.

15. etaparen tarteko puntuak:

  1. Portugaletetik Seranteserara 6,3 km egingo ditugu, 469 metroko desnibel positiboarekin, eta 24 metroko desnibel negatiboarekin. 2 ordu bat eta 20 minututan egin daiteke.
  2. Serantesetik Luzuerora 5,7 km egingo ditugu, 250metroko desnibel positiboarekin, eta 385 metroko desnibel negatiboarekin. 2 ordu bat eta 15 minututan egin daiteke.
  3. Luzuerotik Muskizera 9,8 km egingo ditugu, 250 metroko desnibel positiboarekin.eta 550 m desnivel negatiboarekin 3 ordu eta 15 minututan egin daiteke.

IBILBIDEA

Portugaleten hasiko dugu bidea, Zubi Esekiaren ondotik, itsasadarreko bokalerantz abiatuko gara.

Santurtzin, Mamariga auzora joan eta han Serantes mendiaren gailurreraino igoko gaituen bidea hartuko dugu. Gailurreko bizkarretik jarraituko eta bat-bateko jaitsiera batek Zierbenako udalerriko Valle eta La Cuesta auzoetara eramango gaitu.

La Cuesta erdigunetik igaro eta Luzuero lurmuturrera igotzen den bidexka bat hartuko dugu. Lurmuturretik jaitsi ondoren, La Arena hondartzara sartuko gara eta hondartzatik Muskizeko Pobeña auzoarekin bat egingo dugu.

Bertan hasten da, Kobaronera eramango gaituena "Itsaslur" Bide Berdearen pasealekua. Kobaronetik Cordillas eta Oyancas auzoak lotuko ditugu, eta, azkenik, Muskizko San Juan elizara helduko gara.

Argazkia eta albiste osoa www.bmf-fvm.org

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA