IKERKETAK ETA AZTERLANAK JOERA BERRIAK KIROL JARDUERETAN

2025ko Urtarrilaren 09a

FITNESSA

Gimnasioen booma EAEn: 13 urtetan 201 establezimendu berri ireki dituzte

323 gimnasio eta 267 kirol-instalazio daude EAEn; gehienak, Bizkaian.

AArekin sortutako irudi hau Kirolbide PRO gunearena da.

Gizarte bat zenbat eta kirolzaleagoa izan, orduan eta erraztasun eta azpiegitura gehiago izaten dituzte bertako biztanleek kirola egiteko. Euskal Autonomia Erkidegoan, aipatzekoa da azken hamarkadan gimnasioen eskaintzak izan duen gorakada, zehazki, 13 urtean 201 zentro ireki dira.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoak 590 kirol-establezimendu ditu: 267 instalazio (estadioak, pabiloiak, igerilekuak...) eta 323 gimnasio.

Bizkaia da mota horretako azpiegitura gehien dituen lurraldea, guztizkoaren % 55,4. Ehuneko hori biztanle kopuruaren ratioa (% 52,1) baino altuagoa da.

Araban ere establezimenduen ehunekoa (% 17,7) biztanleriarena (% 15,2) baino altuagoa da. Gipuzkoan, ostera, kirol-egoitzen ehunekoa (% 26,7) biztanleriarena (% 32,7) baino baxuagoa da.

Izan ere, azken urteetan gimnasioen zabalkundea handia izan da Bizkaian eta Araban. 2010az geroztik, mota horretako 125 instalazio berri zenbatu dira Bizkaian, eta 44 Araban. Gipuzkoan, 32 gimnasio berri ireki dira.

Igoera hori batez ere 2019tik aurrera nabaritu da, orduan hasi baitziren nabarmen ugaritzen mota horretako kirol-zentroak. Aurretik, urtean 7 establezimendu inguru zabaltzen ziren, eta 2019tik 2023ra bitartean, ordea, 34 gimnasio ireki ziren urtean, batez beste.

Albiste osoa www.eitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA