KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

EUSKAL PILOTA

Garai eta Gaminde pilotariek irabazi dute esku-pilotako emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketako txapela

Finala Bizkaia Frontoian jokatu dute Aldaik eta Capellanek Garai eta Gaminderen aurka. Jardunaldian Arrizabalaga eta Mendizabal eta Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi bikoteek txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dituzte.

Garai eta Gaminde pilotariek Aldai eta Capellan pilotarien aurka jokatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako esku-pilotako emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketako finala.

Garai eta Gaminde izan dira Bizkaia Frontoian izan den VI. edizioko irabazleak eta azken markagailua 22 eta 19 izan da.

Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, jarri dizkie txapelak pilotariei.

Era berean txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, kasu honetan Arrizabalaga eta Mendizabal eta Ruiz de Infante eta Ruiz de Larramendi bikoteen artean. Arrizabalaga eta Mendizabal izan dira irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako esku-pilotako emakumezkoen VI. Txapelketa urtarrilaren 5ean hasi zen Bizkaia Frontoian. Txapelketak urtarrilaren 7n jarraitu zuen, Bizkaia Frontoian eta baita hirugarren jardunaldia ere, urtarrilaren 14an izan zena.

Bizkaia Frontoian jokatutako txapelketaren moduko ekimenekin foru erakundeak kirola babestearen eta, aldi berean, emakumeak kirolean duen parte-hartzea indartzearen aldeko apustua garatzen jarraitzen du.

Argazkia eta alabiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA