ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Apirilaren 09a

FUTBOLA

Futbolari profesionalen herenak beste lan bat behar du bizitzeko

FIFAk "Enplegu aniztasuna eliteko emakume futbolarien artean" izeneko txostena argitaratu berri du. Horren arabera, mundu osoko liga profesionaletako 10 futbolaritik 3k beste enplegu bat behar dute mantenua ziurtatzeko.

Eta, kasu honetan, "beste" enplegu batek ez du beti "bigarren" enplegu bat esan nahi; izan ere, diru-sarrerak beste lanbide batekin osatzera joan behar izaten dutenen erdietan baino gehixeagotan, azken horrek ematen dizkie baliabide gehien, eta ez futbolaren jardun profesionalak. Hau da, futbola da "bigarren lanbidea".

Are gehiago: kasuen %48tan, futboletik jasotzen dutena ez zaie iristen futbolean jokatzeak sortzen dizkien gastu guztiak ordaintzeko. Hori ulergarria da kontuan hartzen badugu lau emakume futbolaritik hiruren soldata ez dela urteko 18.500 eurora iristen, Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldata baino zertxobait gehiago.

Artikulu osoa www.legalsport.net

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA