LAGUNTZAK ETA BEKAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Otsailaren 14a

Gaur da 2024ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko azken eguna!

«Bizkaia Kirolak Sariak 2024» emateko deialdiaren helburua da Bizkaiko pertsona fisiko eta juridikoek kirolaren arloan egin duten lana publikoki aitortzea da.

Sariak ohorezkoak izango dira; hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. Haien bidez, egindako lana publikoki aitortzen da; horretarako egingo den ekitaldian ikurra emango zaie sarituei.

2024ko edizioan, honako «Bizkaia Kirola Sariak» emango dira:

Kirol-merezimendua aitortzeko sariak

  1. Izar Gaztea Saria: 2008. urtea baino lehen jaio, Bizkaiko klub baten bitartez eta aurreko kategorietan, absolutuaren azpitik, lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  2. Argizagi Saria: maila absolutuan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  3. Iparrizar Saria: maila absolutuaren ondorengo kategorietan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  4. Ostadarra Saria: Bizkaiko kluben talde federatuei zuzendua.

Sari horietan 2022/2023 edo 2023 denboraldian lortutako emaitzak baloratuko dira.

Kirol-ibilbidea aitortzeko sariak

  1. Leialtasun Saria: Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuak dituzten edo betetzen aritu diren bizkaitarrei zuzendua.
  2. Zuzentasun Saria: Bizkaiko arbitroei zuzendua, lizentzia Bizkaiko Federazio baten bidez izapidetua dutenak.
  3. Lidergotasun Saria: Bizkaiko entrenatzaileei zuzendua, lizentzia Bizkaiko federazio baten bidez izapidetua dutenak.
  4. Kidetasun Saria: Bizkaiko kirol arloan diharduten Bizkaiko kirol erakundeei zuzendua.

Ikuskarritasun Saria

2023an Bizkairako egin den eragin handiko kirol-ekitaldi bat antolatzeko gaitasuna aitortzera bideratua. 

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, bertan bete eta izapidetzeko.

2024ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 22ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia: www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA