PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2024ko Urriaren 28a

Ezagutzen al duzu kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko online ikastaroa?

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak doan eskaintzen du kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko online ikastaro hau.

Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gidaBizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren online ikastaro berria da.

Helburua

Kirol-klubak sortu, antolatu eta kudeatzeko legezko kirol-esparrua eta haren antolaketa azaltzea.

Erakundearen jarduerari eragiten dioten alderdi juridikoak eta administratiboak ezagutaraztea. Eta oinarrizko kirol-erakundeen kasuan, gainera, lege-, lan-, zerga-,administrazio- eta kontabilitate-betebehar berrietara egokitzera behartzen dituzten arau-aldaketak.

Euskadiko kirol-kluba eratzeari eta kudeatzeari buruzko alderdi guztiak argi eta modu eskematikoan erakustea, erakundearen jarduerari eragiten dioten elementu administratiboak eta juridikoak sartuz.

Nori zuzenduta dago

Kirol-erakundeak zuzentzen dituzten pertsonei eta kirol-klub batean kudeaketaren buru izateko interesa duen edonori zuzendua.

Izen-emateak

“Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gida” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA