2024ko Ekainaren 14a

Euskadin 2024an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak

Agindu honetan, 2024. urtean Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egingo diren edo hasiko diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten da eta dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen. 

Agindu honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dirulaguntzen lerro bat ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko.

Izan ere, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeari garrantzizko irizten dio Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik egiten du deialdi hau. Oro har, kirola bultzatzeko pizgarri dira, lehiarako esparru bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa sortzen dute.

Hilabetekoa izango da agindu honetan araututako dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Informazio guztia www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA