KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

EUSKAL PILOTA

Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketa urtarrilaren 5etik 21era jokatuko da Bizkaia Frontoian

Txapelketa urtarrilaren 5, 7 eta 14an jokatuko da Bizkaia Frontoian. Finala urtarrilaren 21ean jokatuko da, 12:00etan. Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketan arituko diren bikoteak Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde, eta R. de Infante eta R. de Larramendi dira.

Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketaren aurkezpena

Betiko ildoari jarraiki Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasuna emakumezkoen kirola sustatzea da, erakundeak kirolaren arloan aukera-berdintasunarekiko duen konpromisoa sendotuz. Testuinguru horretan Leixuri Arrizabalagak, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak, Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketa aurkeztu du gaur arratsaldean, pilotariekin batera. Txapelketa Innpalak antolatzen du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

Diputatuak nabarmendu duenez txapelketa hau ez da bakarrik emakume bikain eta aparta hauen talentuaren eta trebetasunaren erakustaldia, Bizkaiak kirolean ekitatearekin duen etengabeko konpromisoaren testigantza ere badelako. Arrizabalagak aitortu du oso garrantzitsua dela emakumeek kirol-diziplina guztietan duten zeregina nabarmentzea, besteak beste esku-pilotan, eta nabarmendu du emakume hauek, aparteko jokalariak izateaz gain, eredu direla etorkizuneko belaunaldientzat. Horregatik, txapelketa hau jokatzen duten pilotariek kontratu profesionala dute.

Leixuri Arrizabalagak, halaber, berretsi egin du Bizkaiko Foru Aldundiak emakumezkoen kirola modalitate guztietan sustatzeko duen konpromisoa eta azpimarratu du txapelketa hau lurraldeko kirolaren historian aztarna ezabaezina uzten ari diren emakumeei eskaintzen zaien babesaren erakusgarria dela.

Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketa

Txapelketa urtarrilaren 5, 7, 14 eta 21ean jokatuko da Bizkaia Frontoian. Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketan lehian arituko diren bikoteak Aldai eta Capellán, Arrizabalaga eta Mendizabal, Garai eta Gaminde, eta R. de Infante eta R. de Larramendi dira.

Torneoaren formatua liga eta finaletakoa izango da; jardunaldi bakoitzean bi partida jokatuko dira 22 tantora. Partida irabazten duen bikoteak puntu bat lortuko du eta galtzaileak, berriz, ez du punturik lortuko. Ligako lehen bi sailkatuak finalera igaroko dira. Txapelketa urtarrilaren 5ean hasiko da, 18:00etan, Bizkaia Frontoian, Arrizabalaga eta Mendizabal eta R. de Infanteren eta R. de Larramendi bikoteen arteko partidarekin. Ondoren Aldai eta Capellán arituko dira Garai eta Gaminderen aurka.

Urtarrilaren 7an 12:00etan bigarren jardunaldia jokatuko da, eta urtarrilaren 14an, 12:00etan, hirugarrena. Final handia urtarrilaren 21ean, 12:00etan, jokatuko da Bizkaia Frontoian.

Partidak ikusteko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan erosi ahal izango dira eta 3€-ko prezioa izango dute. Gainera Esku-pilotako Emakumezkoen VI. Bizkaia Txapelketa Bizkaia Frontoiaren Facebook-aren bidez jarraitu ahal izango da eta ETB1ek urtarrilaren 21eko finala eskainiko du.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA