PRESTAKUNTZA AA, BERRIKUNTZA ETA APPAK

2024ko Martxoaren 11a

"Eraldaketa Digitalaren Foroa: Kirolari aplikatutako teknologia", martxoaren 19an, Bizkaia Frontoian

Martxoaren 19an, Bizkaia Frontoiak kirolari eta jarduera fisikoari aplikatutako teknologiak ingurunean, osasunean eta pertsona guztien inklusioan duen eraginari buruzko foroa hartuko du.

Martxoaren 19an hasiko da Eraldaketa Digitalaren Foroaren 4. edizioa, kirola eta teknologia uztartuko dituen topaketa batekin.

Kirolarekin lotutako erakundeak, klubak eta enpresak kudeatzeko aplikazio eta sistema digitalak aurkeztuko dira, baita ariketa fisikoa egin nahi duen edonork erabil ditzakeen tresnak ere. Irisgarritasunean, inklusioan eta ingurunean duen eraginean jarriko da arreta, iraunkortasun moduan.

Foroa kirol-sektorean merkatu berriak irekitzeko interesa duten soluzio teknologikoak garatzen dituzten enpresei, erakundeei, kirol-federazioei, klubei, profesional fisiko-sanitarioei, kirolariei eta erakunde teknologikoei zuzenduta dago.

EGITARAUA

Irekiera:

Ane Miren Ibáñez (Bilboko Udaleko Modernizazio zuzendaria)

Konponbide arrakastatsuen kasuak:

  1. Xabier Leizea (GaituzSport-eko presidentea)
  2. Mikel Urbano (Mugikoneko proiektuen arduraduna)

"Inpaktu digitala kirolaren bidez" mahai-ingurua, honako hauekin:

  1. Isabel Iturbe (Bilbao Basketeko presidentea)
  2. Jesús Beamonte (Forum Sport-eko Komunikazio omnicanaleko zuzendaria)
  3. Juan Carlos Santamaría (Dircom de Inithealth. INIT taldea)
  4. Edu Uribesalgo (Ternua Groupeko Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria)

Konponbide arrakastatsuen kasuak:

  1. Igor Emery (Bi on Beren sortzailea)
  2. Aritz Guinea (Wellkeko CEO)

Itxiera:

Javier Roca (Oztoporik Gabeko Kirola Fundazioa)

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA