PRESTAKUNTZA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

IGERIKETA

KALISTENIA

PARKOURRA

Eman izena Kalistenia, Parkour eta Igeribideak masterclass saioetan!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak hainbat masterclass antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan, Kalistenia, Parkour eta Igeribideak proiektuen barruan.

KALISTENIA

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta kalisteniako masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Oinarrizko egokitzapen fisikoa (10:30 -12:30): Oraindik Kalistenia praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera (oinarrizko mugimendu-ereduak, indar-mailaren testa, ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera eta oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat).
  2. Hobekuntza kalistenian (12:30 - 14:00): Kalistenian denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hori izango da zure aukera (Bizkaiko erreferenteen erakustaldia, kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua, puntu ahulen entrenamendua eta lesioen prebentzioa).

EGUTEGIA

IZEN-EMATEA

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek Kalisteniako Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

PARKOUR

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta parkourreko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena (11:00 -12:30): Oraindik parkourra praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza (12:30 - 14:00): Parkourrean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

EGUTEGIA

IZEN-EMATEA

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek Parkourreko Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

IGERIBIDEAK

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  1. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea Aketza Sanchezekin: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  2. Traininga; teoria eta praktika Itxaso Alonso eta Iker Iriondorekin: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

EGUTEGIA

IZEN-EMATEA

Kirolbide Pro gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek irailaren 16an eta 23an, Ereagako eta Gorlizko Igeribideetan egingo diren Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA