KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

FUTBOLA

Emakumezkoen Futbolaren ospakizuna Bizkaian: festa handia San Mamesen maiatzaren 19an

Datorren igandean, maiatzak 19, emakumezkoen futbol eguna ospatuko da San Mameseko zelaigunean. 10:00etatik 14:00etara, Bizkaiko Futbol Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, "Emakumezkoen Futbolaren Eguna" egingo du, Bizkaiko haurrei eta bereziki neskei zuzenduta.

Bizkaiko Futbol Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Athletic Club Fundazioaren eta Rural Kutxaren laguntzarekin, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren festa handia antolatu du, lurraldean emakumezkoen oinarrizko futbola sustatzeko, Women 's Champions League 2024ko UEFAko Finala gertu dagoela aprobetxatuz.

Datorren igandean, maiatzak 19, San Mameseko zelaiguneak Emakumezkoen Futbolaren festa handia hartuko du. 10:00etatik 14:00etara "Emakumezkoen Futbolaren Eguna", Bizkaiko haur guztiei eta bereziki neskei zuzendutako ekimena, futboleko jokalariak diren ala ez kontuan hartu gabe. Mila parte-hartzaile inguru izatea espero da.

Federazioak Emakumezkoen Futbolaren Egunaren inguruko xehetasunak eman ditu gaur. Bertan, emakumezkoen futboleko pertsona garrantzitsuak izan dira: Iraia Iturregi entrenatzaile eta jokalari ohia, Janire Beitia jokalari ohia, Ane Miren Fuentes kolegiatu bizkaitarra eta munduko txapeldun izan diren Athletic Clubeko bi jokari, Clara Pinedo eta Sara Ortega. Gainera, ekitaldian emakumezkoen futbol taldeetako 200 jokalari baino gehiago ere izan dira, baita Bizkaia osoko ikastolak eta ikastetxeak ere.

"Emakumezkoen Futbolaren Eguna" ospatzea

Maiatzaren 19an, San Mameseko zelaigunera bertaratzen direnek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste, giza futbolina, atezaindegi puzgarria, Maracana zelaia eta kantxa puzgarriak, photocall, makillaje tailerra eta "El Conquis" izeneko jarduera berezia. Euskadiko Kirol Egokituaren Federazioak jarduera eta entrenamendu inklusiboak egiteko gune bat ere izango du.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak stand bat izango du, foru erakundeak Bizkaiko kirol arloan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko BIKEE proiektua ikusarazteko.

Programatutako jardueretan parte hartzen duten guztien artean, ehunka kamiseta, motxilak, botilatxo ekologikoak eta baloiak banatuko dira, besteak beste.

Egun osoa giro-musikaz eta dinamizatzaile batez girotuko da, eta Bizkaiko kirolaren, kulturaren eta politikaren arloko hainbat pertsona ezagun izango dira bertan.

"Emakumezkoen Futbola, Elkarrekin Goaz" ekimenak kirolean genero-berdintasuna sustatzea du helburu, futbolean emakumeei eta gizonei aukera berdinak ematearen garrantzia azpimarratuz. Era berean, datorren denboraldian emakumezkoen lizentzia eta klub kopurua handitzea ere bilatzen du, baita euskararen erabilera sustatzea eta giro inklusiboa sortzea eta emakume gehiago futbolean maila guztietan parte hartzera animatzea ere.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA