KIROL KUDEAKETA JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Maiatzaren 16a

Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak harrera egin dio Kirolaren Europako Eskualdeko Balorazio Batzordeari

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Kirolaren Europako Batzordearen ordezkaritza bat hartu du Foru Jauregian. Batzordea bisitan dabil lurraldean, Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualde izateko hautagaitza ebaluatzeko.

Balorazio Batzordeko ordezkarien bisita.

ACES Europe erakundeko —Europar Batasunaren izenean izendapen hori kudeatzeaz arduratzen den erakundea— bost ordezkarik osatzen dute ordezkaritza, eta lurraldeko hainbat leku ezagutu dituzte aste honetan, Bizkaiko kirol-azpiegiturak zuzenean ezagutzeko eta aintzatespen ospetsu hori lortzeko eskatzen diren irizpideekin bat datozen baloratzeko.

Ahaldun Nagusiak martxoan eman zuen hautagaitzaren berri, Bizkaia Kirolak Sariak banatu zirenean. Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu sendoa da kirola sustatzea, kohesio sozialerako, osasunerako eta garapen iraunkorrerako tresna gisa. Hautagaitzak Kirolur izena du, Bizkaia itsasoko eta lurreko kirol lurraldea dela dioen hitz jokoa.

Bizkaian egiten ari den egonaldian, lurralde osoko kirol-ekipamendu eta -espazioak bisitatzen ari da ordezkaritza. Ibilitako lekuen artean, Gernikako Jai-Alai, Durangoko Landako I eta II kiroldegiak, inauguratu berri den Ollargan parkea, Miribillako Kirol Etxea, Meaztegi Golf eta Gorlizko Igeribideak daude, besteak beste.

Aitorpen hori ACESek izendatzen du, erantzukizunaren eta etikaren printzipioekin bat etorriz, kirola gizarteratze-faktore bat dela, bizi-kalitatea, ongizate psikofisikoa eta erabateko gizarteratzea hobetzen dituela jakinda.

Kirolaren Europako Eskualde izendatzeak bultzada handia emango lioke Bizkaian kirola egiteari, eta lurraldearen kirolaren balioekiko eta herritarren ongizatearekiko konpromisoa ikusarazten, sendotzen eta proiektatzen lagunduko luke.

Gian Francesco Lupatelli ACES-eko presidentearen hitzetan, Bizkaiak herritar guztientzako praktika osasungarri eta jasangarri baten sustapenarekin guztiz lerrokatutako hautagaitza bat aurkezten du, emakumeei eta dibertsitate funtzionalari arreta berezia eskainiz.

Argazkia eta albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA