IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2025ko Otsailaren 18a

EDONOLA, linfoma duten pertsonengan ariketa fisikoaren onurak neurtuko dituen ikerketa proiektua

Osasun Sailak jarduera fisikoa eta kimioterapia uztartzen dituen ikerketa-proiektu bat jarri du abian, linfomak dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko.

Osasun Sailak, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Bioarabako Osasun Ikerketa Institutuen bitartez, linfoma duten pazienteengan ariketa fisikoaren onurak neurtzeko saiakuntza bat jarri du abian. EDONOLA ikerketa-proiektuak (bertan immuno-kimioterapiako tratamendu aktiboan linfoma duten 180 pertsonak parte hartuko dute) tratamendu eraginkorra eman nahi du pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko, bihotz-biriketako ahalmena jaistea eta hauskortasuna eta nekea areagotzea saihestuz. Gaur aurkeztu dute Durangon Mireia Elkoroiribe alkateak, Osasun Saileko Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eta Izaskun Zeberio, Sara Maldonado eta Garazi Letamendi ikertzaileek.

Albiste osoa www.irekia.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA