IKERKETAK ETA AZTERLANAK JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Otsailaren 04a

KIROL EGOKITUA

Bermeoko dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboari eta horiek kirolean duten inplikazioari buruzko diagnostikoa

Iturria: Bermeoko Udala

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak, Haszten Fundazioak eta Bermeoko Udalak dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboari eta horiek kirolean duten inplikazioari buruz egindako diagnostiko-txostena aurkeztu dute.

Haszten Fundazioak egin du diagnostikoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin. Dagnostikoaren emaitzen aurkezpenean Javier de María Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendaritzako kirol arduraduna, Gorka Fernández Haszten Fundazioko kidea eta Endika Etxebarria Telleria Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotzia izan ziren.

Udaletik adierzazi dute Bermeoko diagnostikoa oso aberatsa da, parte-hartzea handia izan delako. Endika Etxebarria Telleriak adierazi duenez, albiste oso ona da diagnostikoa esku artean izatea herrian daukaguna ezagutzeko. Orain esku artean daukaguna eta diagnostikoarekin batera aurkezten duten ekintza plana aztertuko dugu.

Zuk ere nahi baduzu zure udalerriak diagnostiko bat izatea dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboari eta horiek kirolean duten inplikazioari buruz, eska ezazu web orri honen bidez.

Bizkaiko kirolaren inguruan gertatzen den guztiaren berri izan nahi baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Argazkia eta albiste osoa Bermeoko Udalaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA